2019/07/23ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2019KO EKAINA
Euskal AEko industria-prezioek % 0,5 egin dute behera 2019ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean
Aurreko urtearen aldean (2019ko ekainean 2018ko ekainaren aldean), % 1,2 egin dute gora
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,5 egin dute gora 2019ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATen datuen arabera. Datu horietan oinarrituta, ekaineko urte arteko tasa –azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 1,2koa da.
Analisi sektorial xehatuenak agerian uzten du 2019ko ekainean aurreko hilabetearen aldean adarrik inflazionistenak honako hauek izan direla: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 2,7 egin dute gora), Informatika eta elektronika produktuak (% 1,8 egin dute gora) eta Erauzketa-industriak (% 1,4 egin dute gora). Ordea, prezioetan beherakadarik handienak honako sektore hauek izan dituzte: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 7,3ko beherakada prezioetan), Urak % 1,3 behera eta Produktu farmazeutikoak (% 1,1eko jaitsiera prezioetan).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilabetearen aldean, Tarteko ondasunek % 0,1 egin dute gora, Energiaren prezioek % 2,7 egin dute behera, Ekipoko ondasunek, oro har, % 0,2 egin dute behera, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 0,3 behera egin dutelako eta Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 0,5 gora egin dutelako.
Urte arteko aldian, 2019ko ekainean 2018ko ekainaren aldean, prezioen gorakada handienak honako adar hauetan izan dira: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 9,8 egin dute gora), Industria kimikoa (% 2,8 egin du gora) eta Material eta ekipo elektrikoa (% 2,5 egin du gora). Kontrara, beherakada handienak honako sektore hauetako prezioek izan dituzte: Ehungintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 4,4ko beherakada izan dute), Kokeriak eta petrolio fintzea (% 2,3ko jaitsiera) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 1,5eko jaitsiera).
Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian desberdina izan da horien artean: Energiak % 4,2 egin du gora eta Ekipo-ondasunei dagozkien prezioek % 1,8, baina Tarteko Ondasunek % 0,2 egin dute behera eta Kontsumo-ondasunek % 0,8 behera. Azken horien artean, % 2,3 egin dute gora Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 1,3 egin dute behera.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62