2019/09/13ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA. II/2019
Euskal AEko Merkataritzako salmentak %0,9 igo dira eta Beste Zerbitzuenak %0,5 2019ko bigarren hiruhilekoan
Handizkako merkataritza eta Garraioa eta biltegiratzea, liderrak hazkundean
Merkataritza (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa) %0,9 gehitu zen 2019ko bigarren hiruhilekoan; Beste Zerbitzuak, %0,5. Hori dena, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, termino finkoetan, Eustaten datuen arabera.
Beste Zerbitzuen barnean, %3,4 hazi zen salmentetan, prezio finkoetan, Garraioa eta biltegiratzea izeneko adarraren indizea; ondoren, Ostalaritzarena, %1,9, eta Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena, %0,1. Aldiz, bi adar daude zeinek eboluzio negatiboak erakutsi dituzten bigarren hiruhileko honetan: Jarduera administratibo eta zerbitzu osagarriena, %4,0 egin duena behera, eta Informazioa eta komunikazioak izenekoa, %3,8 egin duena behera.
Merkataritzaren barnean, Handizkakoan positiboa izan da urte arteko eboluzioa, %2,1eko hazkundearekin, nola halaber Txikizkakoan, %0,8koarekin; aldiz, Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketan %4,9ko jaitsiera gertatu da.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, Merkataritzak errepikatu du berea (%0,0) eta Beste Zerbitzuetan %0,3ko gehikuntza izan da, urtaro-eraginak kenduta eta prezio finkoetan.
Lurraldeei doakienez, hiruretan izan dira gehikuntza errealak Merkataritzan. Araban %1,4ko igoera izan da; Gipuzkoan, %1,1ekoa; Bizkaian, %0,5ekoa. Beste Zerbitzuetan, termino errealetan, bilakaera positiboa izan da bigarren hiruhilekoan Gipuzkoan, %3,9ko hazkundearekin, baina Araban eta Bizkaian, ordea, %0,8ko eta %0,9ko jaitsierak izan dira, hurrenez hurren. Betiere 2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Euskal AEko langile okupatuen indizeak gora egin du, urte artean, %0,7 Merkataritzan, baina %2,8 egin du behera Beste Zerbitzuetan. 2019ko lehen hiruhilekoaren aldean, indizea %0,2 murriztu da Merkataritzan eta %1,0 Beste Zerbitzuetan, urtaro-eraginik gabe hori guztia.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62