2019/09/26ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA. 2019KO ABUZTUA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %1,5 gehitu ziren 2019ko abuztuan
2019ko lehen zortzi hiletan %2,0ko hazkundea gertatu da
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2019ko abuztuan %1,5eko urte arteko gehikuntza eduki dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Uztailaren aldean, salmentak %0,5 jaitsi dira urtaroen eraginik gabe.
Elikagaien salmentek %2,5eko gehikuntza eduki dute, eta gainerako salgaienek %0,4ko jaitsiera, aurreko urteko hil beraren aldean.
2019ko uztaiaren aldean, elikagaien salmentak %0,3 murriztu dira eta gainerako produktuenak %0,9, prezio finkoetan eta urtaroen eragina kontuan hartu gabe.
Lurraldeka, Bizkaian %2,7ko igoera izan da eta Araban %0,9koa, baina Gipuzkoa aldaketa gabe mantendu da, aurreko urteko hil berarekin konparaturik. Hori dena prezio finkoetan eta urtaroen eraginik gabe.
2019ko urtarriletik abuztura arteko metatuan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak %2,0ko hazkundea izan du, igoera bat gertatu dena bai elikaduran (%2,2), bai gainerako produktuetan (%1,6). Positiboa da halaber eboluzioa hiru lurraldeetan: Araba urteko metatuan %1,3 hazi da, Bizkaia %2,3 eta Gipuzkoa %1,7, hori dena prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.
Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan %1,1 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean, baina %0,2 jaitsi da aurreko hilaren aldean, uztailaren aldean, urtaro-eraginik gabe. Urtarriletik abuztura, metatuan, langile-kopurua %2,3 hazi da 2018ko aldi beraren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62