2019/10/28ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2019KO IRAILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %1,5 gehitu ziren 2019ko irailean
2019ko lehen bederatzi hiletan %1,8ko hazkundea gertatu da
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2019ko irailean %1,5eko urte arteko gehikuntza izan dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Abuztuaren aldean, salmentak %0,4 jaitsi dira, urtaroen eraginik gabe.
Elikagaien salmentak %0,7 gehitu dira, eta gainerako salgaienak %3,2, aurreko urteko hil beraren aldean, behin urtaroen eraginak bazter utzita.
2019ko abuztuaren aldean, elikagaien salmentak %0,6 murriztu dira eta gainerako produktuenak berdin mantendu dira, prezio finkoetan eta urtaroen eragina kontuan hartu gabe.
Lurraldeka, Bizkaian %2,7ko igoera izan da, eta Araban %1,3koa, baina Gipuzkoan, berriz, %0,3 egin du behera, iazko hilabete berdinarekin alderatuta, eta hori guztia egutegi-efektuen prezio konstanteetan eta zuzenduetan.
2019ko urtarriletik irailera arteko metatuan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak %1,8ko hazkundea izan du, igoera bat gertatu dena bai elikaduran (%1,9), bai gainerako produktuetan (%1,7). Positiboa da halaber eboluzioa hiru lurraldeetan: Araba urteko metatuan %1,0 hazi da, Bizkaia %2,3 eta Gipuzkoa %1,5, hori dena prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.
Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan %1,9 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,3 gehitu da abuztuaren aldean. Urtarriletik irailera, metatuan, langile-kopurua %2,2 hazi da 2018ko aldi beraren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62