2019/11/26ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2019KO URRIA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %3,4 gutxitu dira 2019ko urrian
2019ko lehen hamar hiletan %1,0ko hazkunde metatua dago
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2019ko urrian %3,4ko urte arteko jaitsiera eduki dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Irailaren aldean salmentak %0,5 gehitu dira urtaroen eraginik gabe.
Elikagaien salmentak %1,2 murriztu dira, eta gainerako salgaienak %7,7, aurreko urteko hil beraren aldean, behin urtaroen eraginak bazter utzita.
2019ko irailaren aldean, elikagaien salmentak %0,8 igo dira, eta gainerako produktuenak %0,2 jaitsi, prezio finkoetan eta urtaroen eragina kontuan hartu gabe.
Lurraldeka, beherakada bat gertatu da denetan: Bizkaian, %3,7; Gipuzkoan, %3,2; eta Araban, %2,6. Den-dena iazko hilabete berarekin alderatuta, prezio finkoetan eta egutegi-efektuak zuzenduta.
2019ko urtarriletik urrira arteko metatuan, Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak %1,0ko hazkundea izan du, igoera bat gertatu dena bai elikaduran (%1,4), bai gainerako produktuetan (%0,1). Positiboa da halaber eboluzioa hiru lurraldeetan: Araba urteko metatuan %0,5 hazi da, Bizkaia %1,1 eta Gipuzkoa %1,0, hori dena prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.
Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan %1,2 gutxitu da aurreko urteko hil beraren aldean, eta %1,8 aurreko hilaren, irailaren, aldean. Urtarriletik urrira, metatuan, langile-kopurua %1,9 hazi da 2018ko aldi beraren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62