HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko Merkataritzako...

2019/11/19ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA. III/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritzako salmentak %0,7 igo dira eta Beste Zerbitzuenak %0,8 2019ko hirugarren hiruhilekoan

Urteko metatuan, Merkataritzaren salmentak %1,5 gehitu ziren, eta Beste Zerbitzuenak %0,5

Merkataritza (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa) %0,7 gehitu zen 2019ko hirugarren hiruhilekoan; Beste Zerbitzuak, %0,8. Hori dena, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoetan, Eustaten datuen arabera.

Beste Zerbitzuen atalean, Ostalaritza adarra izan zen hazkundearen buru, prezio finkoetan %3,2ko igoerarekin; ondoren, Informazioa eta komunikazioak adarra (%3,0ko hazkundearekin), Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen adarra (%2,2koarekin) eta Garraioa eta biltegiratzea (%0,1ekoarekin). Aldiz, Jarduera administratibo eta zerbitzu osagarrien adarra %5,1 jaitsi zen.

Merkataritzaren barruan, urte arteko bilakaera positiboa izan da Txikizkako merkataritzan (%2,1eko igoera) eta Handizkako merkataritzan (%0,6koa); hala ere, Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketaren adarreko salmentak %4,5 jaitsi ziren.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, Merkataritzak errepikatu du berea (%0,0) eta Beste Zerbitzuetan %0,4ko gehikuntza izan da, urtaro-eraginak kenduta eta prezio finkoetan.

Lurraldeen arabera, Merkataritzaren sektoreak bilakaera positiboa izan du, termino errealetan, Gipuzkoan (%1,7ko hazkundea) eta Bizkaian (%0,4koa); Araban, berriz, %0,6 egin du behera. Beste Zerbitzuetan, termino errealetan, bilakaera positiboa izan da hirugarren hiruhilekoan Araban, %2,8ko hazkundearekin, eta Gipuzkoan, %2,7ko igoerarekin, baina Bizkaian, ordea, %0,8ko jaitsiera izan da. Betiere 2018ko hirugarren hiruhilekoaren aldean eta prezioen eraginik gabe.

Urteko lehen bederatzi hilabeteetako metatuan, prezio finkoetan, Merkataritzaren sektoreak %1,5eko hazkundea izan du. Handizkako merkataritza da hartan nabarmentzen, %2,5eko hazkundearekin. Beste Zerbitzuek, berriz, %0,5ko hazkundea izan dute oro har, Garraioa eta biltegiratzea delakoak gidatuta, zeinek izan duen %1,9ko hazkunde metatua aurten.

Euskal AEko langile okupatuen indizeak gora egin du, urte artean, %1,1 Merkataritzan eta %0,2 Beste Zerbitzuetan.

graf0016926_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritzako salmentak %0,7 igo dira eta Beste Zerbitzuenak %0,8 2019ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2019/11/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0016926_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali