2019/11/22ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA, 2019KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Industri prezioak %1,1 gehitu ziren 2019ko urrian Euskal AEn aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2019ko urria 2018koaren aldean) %2,0 gehitu ziren

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %1,1 gehitu dira 2019ko urrian aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza ) %2,0koa da.

Analisi zehatzagoa eginda, hauek dira 2019ko urrian prezio-hazkunderik handienak izan dituzten adarrak aurreko hilaren aldean: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua, %7,3ko igoerarekin; Ura, %1,0koarekin; eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak, %0,6ko igoerarekin. Aitzitik, prezioen beherakadarik handienak, hemen: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza, %2,1eko jaitsierarekin; Erauzketa-industriak, %1,2koarekin; eta Kokeriak eta petrolioa fintzea, %0,3koarekin.

Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, aurreko hilabetearekin alderatuta, Energia %4,0 igo da, eta Bitarteko ondasunen prezioak %0,2 igo dira; Ekipo-ondasunen prezioak, berriz, %0,2 jaitsi dira. Kontsumo-ondasunak, oro har, egonkor mantendu dira (%0,0ko aldakuntza); izan ere, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak %0,1 jaitsi dira, eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak ez dira aldatu (%0,0).

Urte arteko datuei dagokienez (2019ko urria 2018koaren aldean), prezioen hazkunderik handienak honako adar hauetan izan dira: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (%22,5), Erauzketa-industriak (%3,0) eta Material eta ekipo elektrikoa (%2,5). Alderantzizko norabidean, prezioetan jaitsierarik handienak hauek izan dituzte: Kokeriak eta petrolioa fintzea, %7,1eko jaitsierarekin; Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza, %3,8ko jaitsierarekin; eta Metalurgia eta produktu metalikoak, %2,2koarekin.

Ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da Energiarentzat (%7,7ko igoera), Ekipo-ondasunentzat (%1,3ko igoera) eta Kontsumo-ondasunentzat (%0,1ekoa), Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioen gorakadaren ondorioz (%1,6koa), ezen Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak %0,2 jaitsi dira. Bitarteko ondasunak, azkenik, %0,8 jaitsi dira.

graf0016937_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %1,1 gehitu ziren 2019ko urrian Euskal AEn aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2019/11/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0016937_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali