2019/12/30eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI. III/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioen prezioak % 1,8 hazi ziren 2019ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta

Inportazioen kasuan, prezioek % 0,5eko jaitsiera izan zuten

2019ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen prezioak % 1,8 hazi dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. Konparazioa aurreko urteko hiruhileko berarekin egiten badugu, igoera % 1,8koa da ere. Inportazioen prezioek, ordea, % 0,5 egin zuten behera 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, nahiz eta aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta kontrako joerari eutsi zioten, % 0,6ko igoerarekin.

Esportazioen barruan, produktu "ez-energetikoen" prezioak nabarmendu ziren hazkunde-tasan, bai aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, bai urte arteko terminoetan. Hala, esportazio ez-energetikoen prezioak % 2,0 igo ziren 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta energetikoen prezioak, berriz, % 2,3 jaitsi ziren. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, esportazio ez-energetikoen prezioak % 1,8 igo ziren, eta energetikoenak % 0,1 jaitsi ziren.

Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizea % 7,4 jaitsi zen hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoena % 2,7 igo zen. Urte arteko tasan antzeko joera izan zen, produktu energetikoen prezioak % 3,3 murriztu baitziren eta ez-energetikoak % 3,0 igo baitziren.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, esportazioetarako hiru ondasun-moten prezioen hazkundea nabarmentzen da. Hala, Bitarteko Ondasunen indizea % 0,3 hazi zen, Kontsumo-ondasunena % 2,5 eta Kapital-ondasunena % 6,2, hori dena aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urte arteko datuei dagokienez ere, hazkunde orokorra gertatu da, eta Kapital-ondasunena nabarmendu da (% 3,9); Bitarteko Ondasunek eta Kontsumo-ondasunek % 1,3 igo dute beren tasa.

graf0017037_01_e.png

Azterketa inportazioetara bideratuz gero, ikusten da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta Bitarteko Ondasunen prezioak soilik jaitsi direla (-% 1,2), eta Kontsumo-ondasunenak (% 4,0) eta Kapital-ondasunenak (% 4,2), berriz, igo egin direla.

graf0017037_02_e.png

Esportazioen xede diren eremu geografikoak kontuan hartuta, ikusten da ezen prezioak, 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, igo egin direla eremu guztietan: Munduko Gainerakoan (% 6,6), ELGAn (% 0,9), EB-28n (% 0,7) eta Euro Eremuan (% 0,6). Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, igoera handiagoa izan da Munduko Gainerakoan (% 8,9) eta askoz ere txikiagoa ELGAn (% 0,4). Halaz ere, beherakada txiki batzuk izan dira EB-28n (-% 0,4) eta Euro Eremuan (-% 0,8).

Inportazioei dagokienez, tasak igo egin dira eremu ekonomiko guztietan, Munduko Gainerakoan izan ezik; izan ere, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, -% 2,9ko aldakuntza izan du.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioen prezioak % 1,8 hazi ziren 2019ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2019/12/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017037_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali