2019/12/19ko prentsa-oharra

ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN DIREKTORIOA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Administrazioetako enplegua %2,9 hazi zen 2018an

Emakumeak guztizkoaren %63,1 dira izan 2018an, eta ehuneko bi puntu baino gehiago handitu dira 2011tik

Euskal AEko Administrazio Publikoek, batez beste, 135.761 enplegatu izan zituzten 2018an, Eustaten datuen arabera, aurreko urtean baino %2,9 gehiago. Estatuaren Administrazioko eta Gizarte Segurantzako langileak ez dira kontuan hartzen.

Euskal AEko Administrazioko 135.761 langileetarik, %65 Autonomia Erkidegoko Administraziokoak ziren, %19,2 Toki Erakundeetakoak, %8,2 Foru Aldundietakoak eta gainerako %7,6ak Unibertsitatekoak, fundazioetakoak eta beste erakunde publiko batzuetakoak. Euskal AEko erakundeen artean enpleguak izan duen banaketa horrek aldaketa gutxi izan ditu urteetan zehar, baina gora egin du Gainerako Erakunde Publikoen pisuak, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Toki Erakundeak ez direnak, zeintzuek ia ehuneko puntu bat handitu duten beren pisua 2011 eta 2018 arteko guztizkoan; kategoria horretan Euskal Herriko Unibertsitatea da erakunde garrantzitsuena. Foru Aldundiek ere pixka bat (2 hamarren) handitu dute pisua aldi horretan, Eusko Jaurlaritzaren (-ehuneko 0,2 puntu) eta Toki Erakundeen (-ehuneko 0,9 puntu) kaltetan.

graf0017015_01_e.png

2017arekin konparatua, urteko batez besteko enplegua Euskal AEko Administrazioetan 3.876 pertsonatan hazi zen; azpimarragarria da portzentajez Foru Aldundien bilakaera, %3,9ko tasarekin, eta ondoren Eusko Jaurlaritza dator, %2,5ekoarekin. Toki Erakundeek eta haien mendeko erakundeek %2,1eko hazkundea izan zuten. Bestalde, gainerako Erakunde Publikoek (besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatea, fundazioak eta elkarteak), oro har, %7,8ko aldakuntza izan dute.

Esparru arautzailearen arabera, 2018ko abenduaren 31n, funtzionarioak Euskal AEko Administrazio Publikoetan enplegatutako langile guztien %61,3 ziren, %37,8 lan-kontratudun langileak ziren, bi kasuotan barnean sartuz Osakidetzako estatutupeko langileak, eta %0,9 goi-kargudunak ziren, aurreko urteko ehunekoen oso antzekoak horiek denak.

Euskal AEko Administrazio Publikoen zerbitzuko langile finkoak –funtzionarioak, lan-kontratudunak eta estatutupekoak– langile guztien %57,9 ziren, urtebete lehenago baino puntu eta erdi gutxiago; bitarteko funtzionarioak, berriz, %16,3 ziren (4 hamarren gehiago), eta aldi baterako langileak, %24,9 (ehuneko 1,1 puntu gehiago).

graf0017015_02_e.png

2018ko abenduaren 31n gizonezkoak ziren Euskal AEko Administrazio Publikoetako langileen %36,9, eta emakumezkoak %63,1. Aurreko urtearen aldean, %4,3ko hazkundea izan da emakumezkoen kasuan eta %2koa gizonezkoenean. Emakumeen nagusitasun hori areagotu egin da azken urteotan. Halatan, 2011ren aldean, emakumeek ehuneko bi puntu baino gehiago irabazi dituzte guztizkoaren gainean.

graf0017015_03_e.png

Lurraldeen partiketari doakionez, Bizkaiak langile enplegatu guztien %48,7 ditu hartzen; ondoren, Gipuzkoak, %30; azkenik, Arabak, gainerako %21,3ak. 2017koaren aldean oso antzekoa da partiketa.

graf0017015_04_e.png

Ohar metodologikoa: Direktorioaren esparruan Administrazio Publikoak dira: Euskal AEko Administrazio Orokorra, Foru Aldundiak eta Udalak, eta baita ere Erakunde Autonomiadun Administratiboak, Erakunde Publikoak, Sozietate Publikoak, Fundazioak eta haien menpeko Irabazi Asmorik Gabeko Instituzioak. Barne daude %50eko edo gehiagoko parte-hartze publikoa duten erakunde guztiak, hala administrazio bakar batenak nola zenbaitenak.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Administrazioetako enplegua %2,9 hazi zen 2018an

Eragiketa : 
Administrazio publikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
203021
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2019/12/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017015_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali