2020/01/23ko prentsa-oharra
INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA, 2019KO ABENDUA
2019ko abenduan industri prezioek %0,3 egin dute gora aurreko hilaren aldean Euskal AEn
Urte osoan, Industri prezioen indizea % 1,7 hazi da, 2018ko abenduarekin alderatuta
Euskal AEko industri prezioak % 0,3 igo ziren 2019ko abenduan aurreko hilaren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiekin, abenduko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetako industri prezioen aldakuntza jasotzen duena, % 1,7tan kokatu zen.
Azterketa sektorial zehatzagoak agerian uzten du ezen, 2019ko abenduan, aurreko hilarekin konparatuta prezioetan hazkunderik handienak izan dituzten adarrak honako hauek izan direla: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 3,3ko igoera) eta Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 1,5eko igoera). Aitzitik, prezioen jaitsiera handienak honako sektore hauetan izan dira: Ura (% 2,7) eta Produktu farmazeutikoak eta Industria kimikoa (% 0,4 behera biek).
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, aurreko hilabetearekin alderatuta, Energiaren prezioak % 1,1 igo dira, Ekipo-ondasunak % 0,1 eta Kontsumo-ondasunak, oro har, % 0,6. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 0,2 igo dira, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak, berriz, % 0,7. Bitarteko Ondasunak % 0,1 jaitsi dira.
Urte arteko aldian, 2019ko abendua 2018koaren gainean, prezioen hazkunderik handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 11,1 gora), Erauzketa-industriak (% 3,4) eta Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak (% 3,0). Alderantziz, behera egin dute Produktu farmazeutikoen (% 1,4 behera), Industria kimikoaren (% 1,2) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak sektorearen (% 0,8) prezioek.
Urte arteko aldian ondasun-talde handien prezioen aldakuntza positiboa izan da Energiarentzat, % 7,1 hazi baita, Ekipo-ondasunentzat, % 1,6 gora, eta Kontsumo-ondasunentzat, % 1,1 igo direnak. Azken horien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 2,0 igo dira, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak % 1,0. Bitarteko Ondasunen prezioak, aldiz, % 0,2 jaitsi dira.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62