2020/01/28ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2019KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,9 hazi dira 2019an

Elikagaien salmentak % 1,3 igo dira, eta Gainerako produktuak % 0,3

2019ko kopuru metatuan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,9 igo dira, aurreko urtearekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan eta prezio konstanteetan, Eustatek egindako datuen arabera. Aldi horretan, elikadura-salmentek % 1,3ko aldakuntza positiboa izan dute, eta gainerako produktuenek % 0,3ko igoera izan dute.

Lurraldeka, Gipuzkoan urteko guztizko salmentak % 1,0 igo dira prezio konstanteetan eta aurreko urtearekin alderatuta, Bizkaian % 0,9 igo dira, eta Araban ere % 0,9 igo dira.

Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan enplegatutako langileen kopurua % 1,6 handitu da 2019an, aurreko urtearekin alderatuta.

2019ko abenduko datuak aztertuta, Euskal AEko merkataritza-gune handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,0 jaitsi dira urtetik urtera prezio konstanteetan, lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Azaroko datuekin alderatuta, salmentak % 2,5 jaitsi dira, urtaroen eraginik gabe.

Elikagai-produktuen salmentak % 1,7 jaitsi dira azalera handietan eta elikadura-kate handietan, eta gainerako produktuenak % 0,5 igo dira.

Lurraldeetan era ezberdineko aldakuntzak gertatu dira: Araban % 0,5eko igoera gertatu da, baina Bizkaian eta Gipuzkoan % 0,9 eta % 1,7 jaitsi dira, hurrenez hurren.

graf0017122_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,9 hazi dira 2019an

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/01/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017122_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali