2020/02/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2020KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri prezioak % 0,2 gehitu ziren 2020ko urtarrilean aurreko hilaren aldean

2019ko urtarrileko datuekin alderatuta, industria-prezioak % 1,5 igo ziren

Euskal AEko industria-prezioak % 0,2 igo ziren 2020ko urtarrilean, aurreko hilabetearekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera. Datu horiekin, urtarrileko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetako industria prezioen aldakuntza jasotzen duena, % 1,5etan kokatu zen.

Azterketa sektorial zehatzagoak agerian uzten du 2020ko urtarrilean honako hauek izan direla prezioen hazkunderik handienak izan dituzten adarrak aurreko hilaren aldean: Farmazia-produktuak (% 2,6 gora), Erauzketa-industriak (% 2,2) eta Ura (% 2,1). Aitzitik, prezioetan sektore hauetan izan dira hilabete arteko beherakadarik handienak: Kokeria eta petrolioa fintzea, % 0,8ko jaitsierarekin, eta Metalurgia eta produktu metalikoak, % 0,6ko jaitsierarekin.

Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, aurreko hilabetearekin alderatuta, Ekipo-ondasunak % 1,5 igo dira, eta Kontsumo-ondasunak, oro har, % 0,4. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 0,6 igo dira, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak, berriz, % 0,4. Bitarteko ondasunak % 0,4 jaitsi dira, eta Energia % 0,2.

Urtetik urterako datuei doakienez (2020ko urtarrila, 2019koaren gainean), prezioen hazkunderik handienak adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 5,9 gora), Erauzketa-industriak (% 5,5) eta Garraio-materiala (% 3,6). Alderantziz, prezioetan jaitsierak gertatu dira hemen: Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 1,6 behera), Industria kimikoa (% 1,0) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 0,6).

Urte arteko aldian ondasun-talde handien prezioen aldakuntza positiboa izan da Energiarentzat, % 4,5 hazi baita; Ekipo-ondasunentzat, % 2,5 hazi direnak; eta Kontsumo-ondasunentzat, % 1,7 igo baitira. Azken horien artean, % 1,8 igo dira Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak, eta % 1,4 hazi dira Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak. Bitarteko ondasunen prezioak, aldiz, % 0,3 jaitsi dira.

graf0017161_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri prezioak % 0,2 gehitu ziren 2020ko urtarrilean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/02/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017161_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali