2020/02/27ko prentsa-oharra

SALTOKI HANDIETAKO ETA ELIKADURA-KATEETAKO MERKATARITZA-INDIZEA. 2020KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko saltoki handietako eta elikadura-kateetako salmentak % 0,6 jaitsi dira 2020ko urtarrilean

Aurreko hilabetearekiko % 0,2 igo dira

2020ko urtarrilean, Euskal Autonomia Erkidegoko saltoki handietako eta elikadura-kateetako salmentek % 0,6ko urtetik urterako jaitsiera izan dute prezio konstanteetan, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera. Termino desestazionalizatuetan, 2019ko abenduko datuekin alderatuta, % 0,2 egin dute gora salmentek.

Elikagaien salmentek saltoki handietan eta elikadura-kateetan % 0,3ko igoera izan dute, eta gainerako salgaiei dagozkienek % 2,0ko jaitsiera izan dute aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, egutegi-efektuak atera ondoren.

Lurraldeka, iazko hilabete berarekin alderatuta, Araban % 0,2ko igoera izan da, Bizkaian indizeak ez du inolako aldaketarik izan (% 0,0), eta Gipuzkoan, berriz, % 2,1 egin du behera; hori guztia prezio konstanteetan eta egutegi-efektuetatik zuzenduta.

Aurreko hilabetearekin alderatuta (2019ko abendua), elikadura-salmentak % 0,7 igo dira prezio konstanteetan eta termino desestazionalizatuetan, eta gainerako produktuenak % 0,9 murriztu dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko saltoki handietan eta elikadura-kateetan enplegatutako langileak % 1,5 igo dira, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta % 0,8, berriz, aurreko hilabetearekin alderatuta, termino desestazionalizatuetan.

graf0017172_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko saltoki handietako eta elikadura-kateetako salmentak % 0,6 jaitsi dira 2020ko urtarrilean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017172_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali