2020/02/14ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA. MERKATARITZA. IV/2019
Merkataritzako salmentak % 0,5 igo dira 2019ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn
Merkataritzak % 1,0ko igoera izan zuen 2019an salmentetan, termino errealetan
Handizkako eta txikizkako merkataritza eta ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen dituen Merkataritza-sektoreak % 0,5eko igoera izan du salmentetan, termino errealetan, 2019ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Merkataritzaren sektoreak % 0,2ko igoera izan du, prezio konstanteetan eta urtaro-eraginak ezabatu ondoren.
Merkataritzaren barruan, urte arteko bilakaerak positiboak izan dira ibilgailu motordunen salmenta eta konponketarako (% 6,0 igo da) eta txikizkako salmentetarako (% 0,2 igo dira); handizkako merkataritzaren salmentak, berriz, % 0,3 murriztu dira.
Lurraldeen arabera, Araban % 3,0 igo da Merkataritza, eta Gipuzkoan % 1,5 hazi da, baina Bizkaian % 0,9 jaitsi da, hori guztia 2018ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta prezioen eragina kenduta.
Euskal AEko Merkataritzan lan egiten duten langileen indizeak ez du aldaketarik izan (% 0,0) urte arteko aldian.
2019ko urteko balantzea
Urte osoan, Merkataritza-sektoreko salmentek % 1,0ko igoera metatua izan dute; handizkako merkataritzak % 1,6 eta txikizkakoak % 0,9 egin dute gora, eta ibilgailu motordunen salmenta eta konponketak, berriz, % 1,1 egin du atzera.
Araban, Merkataritza-sektoreko salmentak % 2,2 igo dira; Bizkaian, % 0,4; eta Gipuzkoan, % 1,5; hori guztia, prezio konstanteetan.
Merkataritza-sektorean lan egiten duten langileen kopurua % 0,8 igo zen 2019an, aurreko urteko batezbestekoaren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62