2020/02/14ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA. BESTELAKO MERKATU ZERBITZUAK. IV/2019
Merkatuko zerbitzuen salmentak % 1 igo dira 2019ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn
Merkatuko zerbitzuek % 0,7ko igoera izan dute salmentetan 2019an
Merkatuko beste zerbitzu batzuk (aurrerantzean, Merkatuko zerbitzuak) epigrafean bildutako sektoreek % 1,0ko gorakada izan dute salmentetan, aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, termino errealetan, Eustaten datuen arabera.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, zerbitzu horiek % 0,2 igo dira, prezio konstanteetan eta urtaroen eraginak ezabatu ondoren.
Merkatuko zerbitzuen barruan, % 3,5 igo da Ostalaritza-sektoreko salmenta-indizea; % 3,2 igo da Jarduera profesionalen, zientifikoen eta teknikoen indizea; % 0,5 igo da Administrazio-jardueren eta zerbitzu lagungarrien indizea, eta % 0,1 egin du gora Informazio- eta komunikazio-indizeak; bestalde, jaitsi egin da Garraio- eta biltegiratze-indizea (-% 1,7).
Lurraldeen arabera, Araban % 5,0 igo da eta Gipuzkoan % 1,8, baina Bizkaian % 0,3 jaitsi da, 2018ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta eta prezioen eragina kenduta.
Euskal AEko langile okupatuen indizeak % 0,6 egin du gora urte arteko aldian Merkatuko beste zerbitzuetan.
2019KO URTEKO BALANTZEA
Urte osoan, Merkatuko zerbitzuen salmentak %0,7 igo dira, termino errealetan. Sektoreka, Ostalaritzako salmentak % 2,2 igo ziren, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetakoak % 2,0 eta Garraio eta biltegiratzekoak % 1,0. Aldiz, Administrazio-jardueren eta zerbitzu lagungarrien salmentak % 3,4 jaitsi ziren, eta Informazioko eta komunikazioetakoak % 1,0.
Hiru lurraldeetatik bitan, Merkatuko zerbitzuek bilakaera positiboa izan dute; hala, Araban zerbitzu horien salmentak % 1,7 igo dira, eta Gipuzkoan % 2,2; Bizkaian, berriz, % 0,4ko beherakada izan dute, prezio konstanteetan hori guztia.
Merkatuko zerbitzuetako langile okupatuen kopurua % 0,4 jaitsi zen 2019an.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62