2020/03/30ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI. IV/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioen prezioak % 0,9 hazi ziren 2019ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta

Inportazioen kasuan, prezioak % 2,4 goratu ziren

Esportazioen prezioek % 0,9ko hazkundea izan dute 2019ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera. Inportazioei dagokienez, aldakuntza positibo hori % 2,4koa da.

Produktu energetikoak eta ez-energetikoak bereizten baditugu, ikusiko dugu esportazio energetikoen prezioak % 1,6 jaitsi zirela 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta ez-energetikoen prezioak, berriz, % 1,3 igo zirela.

Inportazioen kasuan, produktu energetikoak % 4,8 hazi dira hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoak % 1,8.

graf0017274_01_e.png

Ondasunen xede ekonomikoaren araberako sailkapenaren arabera, Kapital Ondasunen prezioak % 2,1 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak % 0,7 igo ziren, eta Kontsumo Ondasunenak % 4,2 igo ziren, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Inportazioei dagokienez, Kapital Ondasunen prezioak % 2,8 igo ziren, Bitarteko Ondasunenak % 2,4 eta Kontsumo Ondasunenak % 2,0.

Esportazioen xede diren eremu geografikoak kontuan hartuta, 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta prezioak ia eremu guztietan igo ziren, bai Euro eremuan (% 2,1), bai EB-28n (% 1,9) eta bai ELGAn (% 1,5); salbuespena Munduko besteetan gertatu zen, non % 2,2 jaitsi baitziren. Inportazioei dagokienez, hiruhileko arteko prezioen igoerak izan ziren eremu geografiko guztietan, eta horien artean Euro eremua nabarmendu zen (% 3,4).

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, esportazioen prezioak % 0,7 igo ziren, eta inportazioenak % 2,8.

Esportazio energetikoak % 1,2 jaitsi ziren, eta ez-energetikoak % 0,9 igo, 2018ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Inportazioen kasuan, prezioen igoera % 4,3koa izan zen produktu energetikoentzat eta % 2,7koa ez-energetikoentzat.

Xede ekonomikoaren arabera eta esportazioentzat, Kontsumo Ondasunak urte batetik bestera % 6,1 hazi ziren, eta Kapital Ondasunak eta Bitarteko Ondasunak, berriz, % 0,6 eta % 0,3 jaitsi ziren, hurrenez hurren. Inportazioei erreparatuz gero, Kontsumo Ondasunen prezioak urte artean % 0,8 hazi ziren, eta Bitarteko Ondasunen kasuan % 2,8 eta Kapital Ondasunen kasuan % 4,2.

Bestalde, egiaztatu da esportazioen prezioek gora egin dutela ELGAn (% 0,8) eta Munduko besteetan (% 0,4), aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, eta igoera hori, inportazioen kasuan, eremu geografiko guztietara hedatu dela, Euro eremua pixka bat nabarmenduta, % 3,8ko igoerarekin.

graf0017274_02_e.png

URTEKO BALANTZEA:

2019an esportazioen prezioak % 1,9 hazi dira aurreko urtearekin alderatuta. Inportazioen kasuan % 2,3ra iritsi da igoera.

Produktu energetikoek izan dituzte igoera handienak beren prezioetan, bai esportazioetan (% 3,6), bai inportazioetan (% 4,6), baina oso urrun 2018. urtean erregistratutakoetatik, non bi kasuetan % 20 baino gehiago izan baitziren. Produktu ez-energetikoek ere gorakada izan dute, baina neurritsuagoa; hala, bi fluxuetarako –esportazioak eta inportazioak– % 1,7koa da.

graf0017274_03_e.png

Ondasunen norako ekonomikoaren araberako sailkapena kontuan hartuta, ikusten da esportazioetarako hiru ondasun-moten prezioek gora egin dutela, eta Kontsumo Ondasunak nabarmentzen dira, % 3,0rekin. Inportazioen artean, Bitarteko Ondasunak igo egin dira (% 2,4) eta, batez ere, Kapital Ondasunak (% 4,7), eta Kontsumo Ondasunak, berriz, jaitsi (-% 1,1).

graf0017274_04_e.png

Esportazioei dagokienez, 2019an prezioen igoerarik handiena izan duen eremu geografikoa Munduko besteak deritzona da (% 5,2), eta Euro eremuan eta EB-28n, berriz, gutxieneko aldakuntza dago (% 0,1). Inportazioei dagokienez ere, aztertutako eremu geografiko guztietan, prezioek gora egin dutela egiaztatu da; beste behin ere, Munduko besteak deritzona nabarmendu da (% 2,6), eta ondoren ELGA (% 2,2).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prensa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioen prezioak % 0,9 hazi ziren 2019ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2020/03/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017274_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali