2020/03/27ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2020KO OTSAILA
Euskal AEko azalera handi eta elikadura kate handietako salmentak % 3,2 igo dira 2020ko otsailean
Aurreko hilaren aldean % 1,7 hazi dira
Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kateetako salmentak % 3,2 igo dira 2020ko otsailean urte batetik bestera, prezio konstanteetan, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera. 2020ko urtarrileko datuekin alderatuta, salmentek % 1,7 egin dute gora, urtaroen eragina kendurik.
Elikagaien salmentek azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 4,0ko igoera erakusten dute, eta gainerako artikuluei dagozkienek % 1,6ko igoera izan dute aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, egutegiaren ondorioak atera ondoren.
Lurraldeka, guztietan izan da igoerarik: Araban, % 0,7; Gipuzkoan, % 9,3; eta Bizkaian, % 0,3, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta. Hori guztia prezio konstanteetan eta egutegi-efektuetatik zuzenduta.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2020ko urtarrila, elikadura-salmentak % 2,1 igo dira prezio konstanteetan eta urtaroen eraginik gabe, eta gainerako produktuenak, berriz, % 0,8.
2020ko urtarrileko eta otsaileko metatuan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizea % 1,1 hazi da, elikaduran gertatzen den hazkundearen ondorioz (% 2,1ekoa), zeren gainerako produktuetan % 0,5eko beherakada erregistratu baita. Hala ere, positiboa da hiru lurraldeen bilakaera: Arabak % 0,4 egin du gora urteko metatuan, Bizkaiak % 0,2 eta Gipuzkoak % 3,2, hori guztia prezio konstanteetan eta lan-egutegiaren termino homogeneoetan.
Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan enplegatutako langileen kopurua % 2,0 handitu da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta % 1,0 aurreko hilabetearekin alderatuta, urtaro-eraginik gabe. 2020ko bi hilabete horietan metatutako kopuruan, enplegatutako langileen kopuruak % 1,7 egin du gora, 2019ko aldi beraren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62