2020/03/24ko prentsa-oharra
INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA. 2020KO OTSAILA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,9 jaitsi ziren 2020ko otsailean, aurreko hilabetearekin alderatuta
2019ko otsailarekin alderatuta, industria-prezioak % 0,7 jaitsi ziren
Euskal AEko industria-prezioak % 0,9 jaitsi ziren 2020ko otsailean, aurreko hilabetearekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera. Datu horiekin, otsaileko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen duena, -% 0,7tan kokatu zen.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du ezen, 2020ko otsailean, aurreko hilaren aldean prezioetan hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak izan direla Erauzketa-industriak eta Ura (biak % 2,2ko igoerarekin) eta Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak (% 0,8ko igoerarekin). Aitzitik, prezioen hilabete arteko beherakadarik handienak honako sektore hauetan erregistratu dira: Kokeria eta petrolioa fintzea (% 6,9ko jaitsiera), Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 3,2ko jaitsiera) eta Produktu farmazeutikoak (% 2,8koa).
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, Bitarteko ondasunak % 0,3 igo dira, eta Kontsumo-ondasunek, oro har, % 0,1 egin dute gora, aurreko hilabetearekin alderatuta. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 0,9 igo dira, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak, berriz, % 0,1 jaitsi. Era berean, Ekipo-ondasunak % 1,4 jaitsi dira, eta Energia % 3,9.
Urte arteko datuei dagokienez (2020ko otsaila 2019koaren gainean), prezioen hazkunderik handienak izan dira Erauzketa-industrietan (% 6,4), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintzan (% 4,7) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoetan (% 3,6). Alderantziz, prezioetako jaitsierarik handienak izan dira hemen: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 5,8 behera), Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 3,9) eta Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 2,6).
Urte arteko aldian, xede ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen aldakuntza positiboa izan da Ekipo-ondasunentzat (% 1,1 gora) eta Kontsumo-ondasunentzat haien osotasunean (% 1,8 gora). Azken horien artean, % 1,9 igo dira Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak, eta % 1,5 hazi dira Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak. Aitzitik, prezioak jaitsi egin dira Energiaren sektorean (% 3,8ko jaitsiera) eta Bitarteko ondasunetan (% 0,6ko jaitsiera).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62