2020/04/23ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2020KO MARTXOA
Euskal AEko industria-prezioak % 1,8 jaitsi ziren 2020ko martxoan, aurreko hilabetearekin alderatuta
2019ko martxoko datuekin alderatuta, industria-prezioak % 2,7 jaitsi ziren
Euskal AEko industria-prezioak % 1,8 jaitsi ziren 2020ko martxoan aurreko hilabetearekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horiekin, martxoko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen duena, -% 2,7koa izan zen.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du ezen 2020ko martxoan prezioetan hazkunderik handienak erregistratu dituzten sektoreak aurreko hilaren aldean hauek izan direla: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 0,9ko igoera) eta Farmaziako produktuak zein Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (biotan % 0,8ko igoera). Aitzitik, prezioetan hilabete arteko beherakadarik handienak sektore hauetan erregistratu dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 19,5eko jaitsiera), Erauzketa-industriak (% 2,2koa) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,6koa).
Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, Ekipo-ondasunak % 0,5 igo dira, eta Kontsumo-ondasunak, oro har, % 0,2 igo dira, aurreko hilabetearekin alderatuta. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez iraunkorretan % 0,3 igo dira prezioak, eta Kontsumo-ondasun iraunkorretan, berriz, % 0,4. Aitzitik, Energia % 10,0 jaitsi da, eta Bitarteko ondasunak % 0,1.
Urtetik urterako datuei dagokienez, 2020ko martxoan 2019ko martxoari dagokionez, prezioen hazkunderik handienak adar hauetan izan dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintzan (% 4,4ko igoera), Garraio-materialean (% 3,8koa) eta Erauzketa-industrietan (% 3,5ekoa). Alderantziz, honako sektore hauei dagozkien prezioek izan dituzte beherakadarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 26,3ko jaitsiera), Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 3,3koa) eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 2,1ekoa).
Ondasun-talde handien prezioen aldakuntza, xede ekonomikoaren arabera, positiboa izan da urte artean Ekipo-ondasunentzat (% 1,5 hazi dira) eta Kontsumo-ondasunentzat (% 2,3 igo dira oro har). Azken horien artean, % 2,5 igo dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta % 1,1 igo dira Kontsumo-ondasun iraunkorrenak. Aitzitik, Energiaren sektoreak soilik egin du behera prezioetan, % 15,6 jaitsi baitira, zeren Bitarteko ondasunenak ez baitira aldatu (% 0,0).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62