HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak 2018an, industriaren...

2020/05/14ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN INKESTA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2018an, industriaren negozio-zifrak % 6,8 egin zuen gora Euskal AEn

Enpleguak % 1,4 egin zuen gora, eta, hala, azken lau urteotan izandako goranzko joera jarraituari eutsi dio

Euskal AEko industriaren negozio-zifraren zenbateko garbiak % 6,8 egin zuen gora 2018an, Eustatek prestatutako datuen arabera. Hala, aurreko urteko igoera berretsi du -% 5,4-, eta haren bolumenak, dagoeneko, 60 mila milioi euro baino handiagoak dira, azken hamar urteotako erregistrorik onena, eta, hala, 2018an markatutako 66 mila milioi euroko gehienekora hurbildu da.

Industria-sektoreko negozio-zifraren zenbateko garbiaren igoera hornikuntzen gastuen gorakada batek (% 7,9) oztopatu zuen eta, hala, 2018an balio erantsiaren hazkuntza % 4,4ra murriztu zen. Hala, bada, igoera hori 2017an izandakoa baino handiagoa da, bi puntu baino gehiagokoa (% 2,0); hala, 2014an hasitako erregistro positiboen seriea luzatu da eta, negozio-zifrarekin gertatzen den bezala, bere kopurua, aurten, hamarkadako handiena da.

Urteotan joera nabarmen positiboa izan duen industriaren beste adierazle bat okupatuen kopurua da, beste hazkuntza bat egon dela aintzat hartuta (% 1,4koa kasu honetan); beraz, industrian 206.349 enplegatu izan ziren, guztira.

Aldi berean, Euskal AEko industriaren produktibitatea, pertsona okupatu bakoitzeko balio erantsi gisa neurtuta, 73.100 €-koa izan zen 2018an, aurreko urtean baino % 3 handiagoa.

graf0017335_01_e.png

Industriaren barruan, manufaktura-industriak, langile okupatuen % 95,5, negozio-zifraren % 88,3 eta guztizkoaren balio erantsiaren % 86,9 hartzen duenak, bilakaera positiboa izan zuen 2018an; langile okupatuen % 1,5eko eta balio erantsiaren % 3,7ko hazkuntzak izan zituen eta, bereziki, negozio-zifran izan zuen bilakaera positiboa, % 7,6koa.

Euskal AEko manufaktura-industrian pisu gehien duten sektoreek –Metalurgia eta Produktu Metalikoak, Makinak eta Ekipoa eta Garraio-materiala– oso modu positiboan egin zuten aurrera. Hiruren artean, industriako langileen erdiari baino gehiagori eman zioten enplegua (% 57,3), eta 2018an guztizko balio erantsiaren % 57,3ren arduradun ere badira. Nabarmentzekoa da Garraio-materialaren sektorearen bilakaera; % 7,6 egin du gora bere balio erantsiak, % 5,4 negozioen zifrak eta % 8,7 aurreko urtearen aldean okupatutako langileriak. Antzeko bilakaera ikusten da Metalurgiaren eta Produktu metalikoen sektorean; bertan, enpleguaren % 0,9 gehiagorekin bakarrik, balio erantsiaren % 4 gehiago eskuratu du, eta % 6,5 gehiago salmentetan. Bestalde, pisu handieneko hirugarren sektorean –Makinak eta Ekipoa–, enpleguak % 2 egin zuen gora, balio erantsian % 2,1 eta negozioen zifran % 7,1.

Euskal AEko industriaren beste sektore garrantzitsu bat, haren balio erantsiagatik, Energia Elektrikoa, Gasa eta Lurruna sektorea da. Sektore horretan, ia enplegu berarekin (-% 0,1), % 12 hazi da balio erantsia eta % 1,1 salmentak.

Negozio-zifra dela eta, gorakada gehien izan zuen adarra Kokeak eta petrolioa fintzen izan zen, % 26,6 eta % 0,5 gehiago enpleguan. Salmentetan izan den gorakada hori ez da balio erantsian islatzen; izan ere, hornikuntzen igoera handienak ahultzen du eta, hala, balio erantsiak % 7,6 egin du behera.

graf0017335_02_e.png

Euskal AEko manufaktura-industriaren enpresek atzerriko merkatuetara erabat zabalik daudela erakutsi zuten. Atzerriko esportazioa 2018an manufaktura-industriaren salmenten % 44,5 izan zen, 2017koaren hamarren bat gutxiago baino ez. Salmenta guztietatik, % 28,8ren helmuga Europar Batasuna izan zen; Munduko besteek, % 15,7.

graf0017335_03_e.png

Bestalde, Estatuko besteei eginiko salmenten pisuak, salmenten guztizkoaren gainean, ehuneko 0,5 puntu egin zuen gora 2017aren aldean, eta salmenta guztien % 31,6 izan zen, 2018an. Azkenik, barne-merkatuak (Euskal AE) saldutako guztizkoaren % 23,9 hartu zuen, 2017an estatuko merkatuak jasan zuen beherakada ia berdina.

Sektoreen arabera, Garraio-materialak, esportazioaren ehuneko handieneko adarrak, 1,3 hamarren bat handitu du atzerrirako salmenten ehunekoa salmenten guztizkoaren gainean; % 78,7 lortu zuen 2018an. Makinak eta ekipoa sektoreak % 59,1 esportaziora bideratu zuen 2018an, aurreko urtean baino zortzi hamarren gehiago. Ordea, Metalurgia eta produktu metalikoak bigarren sektore garrantzitsuena da bolumen esportatzailearen arabera, eta esportazioen pisua ehuneko 1,1 puntu murriztu zuen, salmenten guztizkoaren gainean.

Produktibitatea dela eta, produktibitate handieneko adarrak honako hauek izan ziren: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (607 mila euro pertsonako) eta Kokeak eta petrolioa fintzen (327 mila euro pertsonako); lehenengoak % 12ko hazkuntza izan zuen eta bigarrenak, % 8,2koa murrizketa. Horiez gainera, Farmazia Produktuak nabarmendu zen (164 mila euro pertsonako) eta Industria kimikoa (97 mila euro pertsonako). Beste aldean, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (37 mila euro) eta Altzariak eta beste fabrikazioak (45 mila euro) sektoreak daude. Industria eta energiaren guztizkoaren batez bestekoa 73.100 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 3 gehiago.

graf0017335_04_e.png

Lurraldeen arabera, hiru lurraldeek izan zituzten zifra positiboak aldagai nagusien martxan. Araban eta Gipuzkoan, industria-langileek % 2 eta % 2,7 egin zuten gora, hurrenez hurren, baina, Bizkaian, enpleguak berdin dirau, -% 0,2ko beherakada txikiarekin baino ez. Hazkuntza horiek handiagoak dira salmenten eta balio erantsiaren aldagaietan, batik bat Gipuzkoan eta Bizkaian; salmentek % 8,5 egin zuten gora lehenengoan, eta % 7,4 bigarrenean, eta balio erantsiak % 6,8 Gipuzkoan eta % 3,6 Bizkaian. Araba, nahiz eta emaitza positiboak izan, ez da beste bi lurraldeenetara iristen; % 3,3 egin du gora salmentetan eta % 2 balio erantsian.

Industriako enpleguaren bilakaera: susperraldi iraunkorra

Aurretik esan bezala, industriako enpleguak % 1,4 egin zuen gora 2018an. Hala ere, 2008aren eta 2018aren artean, Euskal AEko industriak 42.881 enplegu galdu ditu, alegia hasierako kopuruaren aldean % 17,2 gutxiago. Hala ere, bi aldi bereizten dira garbi: lehena, 2008aren eta 2013aren artean; bertan, guztira ia 57 mila enpleguren galerak metatzen dira, eta bigarrena, 2014aren eta 2018aren artean, aurretik galdutako enpleguen 14 mila berreskuratzen diren bosturtekoa. Bigarren aldi horretako urteko irabazi iraunkorren gehienekoa 2017an izan zen, % 2,7ko hazkundea izan baitzen.

Leheneratze horren buru, zehazki, krisialdiaren lehen urteetan enplegu gehien galdu zuten industria-sektoreak dira. Hala, Garraio-materiala eta Metalurgia eta produktu metalurgikoak sektoreak, azken bost urteotan ia lau mila enplegu gehiagorekin bakoitza, berreskuratutako enpleguaren erdia baino gehiagoren eragile dira.

Era berean, nabarmenak dira bost urte horietan Kautxua, plastikoak eta metalikoak ez diren beste industria batzuk, Altzarien fabrikazioa eta manufakturen beste industria batzuk eta Produktu informatikoen eta elektronikoen fabrikazioa sektoreek lortutako irabaziak; horiek guztiek mila enplegu baino gehiagoko saldo positiboa izan dute, zehazki azken horrek, % 18,7ko gorakada erlatiboa markatzen baitu 2014tik.

Hiru adarrek baino ez dute amaitzen azken leheneratze-aldi hau balio negatiboekin: Materiala eta ekipo elektrikoa eta Zura, papera eta arte grafikoak; baita Kokeak eta petrolioa fintzen ere, baina zenbateko minimoarekin.

Sektorearen araberako enpleguaren banaketa dela eta, Euskal AEko industriak kontzentrazio argiari eutsi zion sektore gutxi batzuetan. Oinarrizko metalen eta produktu metalikoen fabrikazioa sektorearen nagusitasuna agerikoa da; izan ere, hiru enplegutik bat hartzen du (% 33,7). Horri Makinak eta ekipoa eta Garraio-materiala gehitzen bazaizkio, lehenak guztizko pertsonalaren % 11rekin eta bigarrena % 10ekin, lasai gainditzen da industriak sortzen duen enplegu guztiaren erdia (% 54,7).

Guztizko enpleguaren % 5 eta % 10 bitarteko pisuak dituzte honako sektore hauek: Kautxua eta plastikoak (% 9,3), Elikagai-, edari- eta tabako-industriak (% 7,4), Altzarien fabrikazioa eta manufakturen beste industria batzuk (% 6,9) eta Zura, papera eta arte grafikoak (% 5,6).

Gainerako beste bederatzi sektoreek enplegua duten langile guztien % 16 metatzen dute. Enpleguagatik garrantzia gutxienekoak honako hauek izango lirateke: Kokeak eta petrolioa fintzen (% 0,5), Farmazia Produktuak (% 03) eta Erauzketa-industriak (% 0,2).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2018an, industriaren negozio-zifrak % 6,8 egin zuen gora Euskal AEn

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2020/05/14
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017335_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar