HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2019ko laugarren hiruhilekoan...

2020/05/25eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA, IV/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2019ko laugarren hiruhilekoan 1.672 ezkontza izan genituen Euskal AEn, aurreko urtean baino % 0,7 gehiago

Aldiz, 2019ko balantzean Euskal AEko ezkontzen zifrak behera egin du % 4,2

2019ko laugarren hiruhilekoan 1.672 ezkontza zenbatu ziren Euskal AEn, hau da, % 0,7ko igoera 2018ko hiruhileko berarekin alderatuta. Ezkontza guztietatik, 45 sexu bereko pertsonen artean gertatu ziren (15, gizonen artean; eta 30, emakumeen artean) eta beste 1.627 ezkontza heterosexualak izan ziren.

Ezkontza zibilen ehunekoa % 87,7 izan zen, 3,1 puntu gehiagokoa 2018ko aldi berekoaren aldean eta 7,7 puntu gehiagokoa 2019ko hirugarren hiruhilekoarekiko. Ehuneko hori ezkontza heterosexualei dagokie bakarrik; beraz, 2,7 puntu gehiago behar lirateke gehitu, sexu bereko pertsonen ezkontzenak, zeinak zibilak diren denak.

Bizilekua Euskal AEn duten 1.573 gizonezko eta 1.600 emakumezko ezkondu ziren. 1.302 senarrentzat (% 82,8) horixe izan zen lehen ezkontza; 18 alargun eta 253 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonen ehunekoaren antzekoa izan zen; izan ere, emakume ezkongabeak ezkondutako guztien % 82,0 izan ziren, 1.312 emakume; gainera, 18 emakume alargun eta 270 dibortziatu berriro ezkondu ziren.

Ehuneko 2,7 puntuz hazi da atzerriko emazteen portzentajea

2019ko 4. hiruhilekoan, senarren % 13,2k eta emazteen % 20,5ek atzerriko nazionalitatea zuten. Atzerriko emazteen portzentajea ehuneko 2,7 puntuz handiagoa izan zen aurreko urteko hiruhileko berean izandakoaren aldean (% 17,8), eta igo zen senarren artean ere (0,9 puntu).

Lurraldea kontuan izanik, 227 bikote Araban biziko dira, Gipuzkoan 534 eta Bizkaian 809. 102 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.

Ezkontideen adinaren araberako ezkontzen banaketari dagokionez, 2019ko laugarren hiruhilekoan, gizon ezkonberrien % 90,9k 30 urte edo gehiago zituzten; emakume ezkonberrien artean, berriz, ehunekoa % 84,4ra jaitsia zegoen. Gizonen artean proportzio hori pixka bat handiagoa da aurreko urteko hiruhileko berean baino, noiz % 90,2koa baitzen, eta emakumeen artean, berriz, 3,4 puntu igo da (% 81,0).

2019KO BALANTZEA

2019ko behin-behineko zenbaketan, Euskal AEn bizi diren pertsonen ezkontzen kopuruak % 4,2 egin zuen behera aurreko urtearekin alderatuta. Ezkontza zibilen proportzioak (guztien % 87,6) ehuneko 2,2 puntuz gainditu zuen 2018koa; zifra horrek ezkontza homosexualak ere hartzen ditu.

2019an osotasunean senarren % 90,3 eta emazteen % 82,7 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren. Bi kasuetan, ehuneko horiek 2018koak baino pixka bat handiagoak dira, % 89,7 eta % 81,2, hurrenez hurren.

graf0017356_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2019ko laugarren hiruhilekoan 1.672 ezkontza izan genituen Euskal AEn, aurreko urtean baino % 0,7 gehiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1975- 2024
Eguneratze data : 
2020/05/25
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/25
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017356_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali