2020/05/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2020KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,3 gutxitu dira 2020ko apirilean

Elikagaien salmentak % 21,2 hazi dira, eta gainerako produktuenak, berriz, % 64,4 jaitsi

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 5,3 egin dute behera 2020ko apirilean, prezio konstanteetan, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustatek egindako datuen arabera. 2020ko martxoko datuekin alderatuta, salmentak % 2,4 jaitsi dira.

Apiril osoan zehar COVID-19aren pandemia globalari aurre egite aldera konfinamenduko eta establezimenduak partzialki edo osorik ixteko hartutako ezohiko neurriek emaitza oso desberdina eragin dute elikadura-salmentetan (jarduera kritikoa eta funtsezkoa) eta gainerako artikuluetan (jarduera oso murriztua). Hala, azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmentek urtetik urterako % 21,2ko igoera islatzen badute ere, gainerako artikuluei dagozkienek % 64,4ko jaitsiera izan dute aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, egutegiaren ondorioak atera ondoren.

Lurraldeka, guztietan gertatu da beherakadarik: Araban % 2,5, Bizkaian % 8,0 eta Gipuzkoan % 2,1, iazko hilabete berarekin alderatuta; hori guztia, prezio konstanteetan eta egutegi-ondorioak zuzenduta.

Aurreko hilabetearekin alderatuta (2020ko martxoa), elikadura-salmentak, prezio konstanteetan eta urtaro-ondoriorik gabe, % 8,8 igo dira, eta gainerako produktuenak, berriz, % 42,2 jaitsi dira.

2020ko urtarriletik apirilera bitarteko metatuan, Merkataritza-azalera handi eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak % 0,8ko beherakada izan du, gainerako produktuetan gertatu den beherakadaren ondorioz (% 24,0), zeren elikaduran % 10,9ko hazkundea erregistratu baita. Araban eta Bizkaian, urteko metatua % 0,1 eta % 2,5 jaitsi da, hurrenez hurren. Gipuzkoan, berriz, metatutako bilakaera positiboa izan da, % 1,9ko igoerarekin; hori guztia, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.

Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 1,2 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean, baina % 0,2 jaitsi da aurreko hilaren aldean, urtaro-ondoriorik gabe. 2020ko lau hilabete horietan, langile enplegatuen kopuruak % 1,6 egin du gora 2019ko aldi berarekin alderatuta.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

graf0017358_01_e.png

OHARRA COVID-19AREN KRISIAK APIRILEKO AHEK-N DUEN ERAGINARI BURUZ

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu du COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko.

Gerora hartutako aparteko neurrien ondorioz, apirilean zehar establezimendu askoren ohiko jarduera partzialki edo guztiz geldiarazi da.

Egoera horrek ekarri du Azalera handietako eta elikadura-kate handietako indizea eraikitzeko behar den informazioa lortzeko ahalegina handitu izana, hala inkestatutako establezimenduen aldetik nola informazioa biltzen eta tratatzen duten langileen aldetik.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, apirileko indizea laginaren % 76,19ko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa maiatzean zehar jaso da).

Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,3 gutxitu dira 2020ko apirilean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/05/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017358_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali