HomeGaiakGenero berdintasunaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko Genero berdintasunaren...

2020/05/13ko prentsa-oharra

GENERO-BERDINTASUNAREN INDIZEA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Genero berdintasunaren indizeak aurten ere hobera egin du, eta 100 puntutik 71,1 puntukoa da

Lurraldeen araberako aldeak txikiak dira, baina Gipuzkoa nabarmentzen da, 72,5eko indizearekin, ondoren Araba (71,0) eta Bizkaia (69,5)

Euskal AEko Genero Berdintasunaren Indizea (GBI) 2017an 100 puntutik 71,1ekoa da, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2010aren eta 2017aren artean, lau neurketa egin dira, eta neurketa horiek Euskal AEko GBIren balioaren pixkanakako aurrerapenak islatu dituzte; 2010ean indizea 68,8 puntukoa izatetik 2017an 71,1ekoa izatera igaro da.

Genero-berdintasunaren indizea adierazle sintetikoa da eta, bertan, eskala adimentsionalean laburtzen ditu gizon eta emakumeen artean beren ongizatean eta garapen pertsonalean eragina duten zenbait alderdi esanguratsutan dauden bidegabekeriak; bertan, 1ek erabateko desberdintasuna adierazten du eta 100ek, erabateko berdintasuna.

Hura prestatzeko, Genero Berdintasunerako Europako Institutuaren (EIGE) metodologia erabili da; horren bidez, Euskal AEko genero-berdintasuneko aurrerapenak Europar Batasunak eta bertako 28 herrialdeek eskaintzen duten erreferentziarekin erka ditzakegu, bai eta 2010ean, 2012an, 2015ean eta 2017an izan duen bilakaera ere.

Haren eraketan, 31 adierazle daude; adierazle horiek hierarkikoki daude egituratuta, sei dimentsiotan, eta haiek, aldi berean, 14 azpidimentsiotan.

Osasunarena da genero desberdineko pertsonen arteko erabateko berdintasunera gehien hurbiltzen den dimentsioa, 92,4 punturekin; baina kontuan izan behar da kasu honetan desberdintasun txikia emakumeen egoera hobearen ondorio dela. Beste muturrean, desberdintasun handieneko dimentsioa Boterearena da; haren adierazle partziala 58,0 puntukoa da 100 punturen gainean. Zehazki, botere ekonomikoari buruzko eremuak jaso du balioespenik txarrena, 41,3koa 100en gainean.

graf0017325_01_e.png

graf0017325_02_e.png

Euskal AEk EB-28ren batez bestekoak baino puntuazio hobea lortu du dimentsio guztietan, eta hamalau azpidimentsiotako hamaikatan

Euskal AEn 2017an genero-berdintasuneko balio altuenak Osasunaren, Diruaren eta Enpleguaren dimentsioetan eskuratu ziren, eta baliorik baxuena, Boterearen dimentsioan. EB-28ren batez bestekoaren aldean, puntuazio altuagoa izan du dimentsio guztietan; gehieneko aldea 6,7 puntukoa izan da, Denboran. Hala ere, dimentsio horren barruko eremu batean, Gizarte-jardueren denboran, Euskal AEk 59,3ko balioa izan du, Europako 61,6aren azpitik. Euskal AE Europako batez bestekoaren azpitik dago, halaber, botere ekonomikoaren eta botere sozialaren azpidimentsioetan.

2010aren eta 2017aren artean, dimentsioek hobera egin dute, Denboraren arloak izan ezik

2010., 2012., 2015. eta 2017. urteetan, Euskal AEko GBI-k hobera egin duela ikusten da; 68,8 puntu lortu zituen 2010ean, 69,1 2012an, 69,3 2015ean eta 71,1 2017an.

Modu berean, eta Denboraren arloan izan ezik, genero-berdintasunaren adierazleak arlo guztietan hobetu dira, batik bat Ezagutzarenean; bertan, adierazleak beste 4 puntu gehiago ditu, nagusiki Banantzea ikasketa-eremuen arabera osagaiaren hobekuntzagatik, 2010ean 53 puntu izatetik 2017an 58,2 puntu izatera igaro baita.

Boterearen dimentsioan, aurrerapena 3,7 puntukoa izan da, eta 58,0 lortu ditu; botere politikoaren azpidimentsioa nabarmendu behar da, 6 puntu gehiago lortu baititu (87,7, guztira).

Alabaina, 1 puntu egin du okerrera Denboraren arloko adierazleak. Atzeraldi hori Jarduera sozialetan gertatutakoaren ondorio da; bertan, 2010ean 60,8 puntu izatetik 2017an 59,3 izatera igaro da.

graf0017325_03_e.png

Euskal AE Suediaren, Danimarkaren, Frantziaren, Finlandiaren, Erresuma Batuaren, Herbehereen eta Irlandaren atzetik dago, eta Belgikaren parean, baina Europar Batasuneko gainerako 20 kideen aurretik, bai eta EB-28ko batez bestekoaren aurretik ere.

Espainiako Genero Berdintasunaren Indizea 70,1 puntukoa da 2017an, Euskal AEri dagozkion 71,1 puntuak baino bat baxuagoa.

Gainera, Euskal AEk, 2017an, Espainiak baino balio altuagoak izan ditu Genero Berdintasunaren Indizearen dimentsioen erdiaren adierazle partzialetan: Espainiako emaitzak Denboraren dimentsioan gainditzen ditu erosoen; bertan, 8,4 puntuko aldea dago. Baina, halaber, Diruaren (+7) eta Osasunaren (+2,3) dimentsioen aurretik dago. Ordea, Enpleguaren (-0,4), Ezagutzaren (-2,2) eta, batik bat, Boterearen (-4) dimentsioen aldean dago desabantaila handienean, eta, batik bat, ekonomikoaren aldean (-12,1). Baina Euskal AEko Botere Politikoaren adierazleak ia 11 puntutan gainditzen du Espainiako guztizkoarena.

Genero-arrakala 2017an nulua da honako adierazle hauetan: Boluntariotzako eta ongintzako jarduerak; Osasun-atentzioa eta Laguntza odontologikoa. Baina arrakala oso altua da Botere ekonomikoarenetan

Europar Batasunarekiko eta herrialde kideekiko konparazioaz gainera, Euskal AEren barne-egoera azter daiteke eta, horretarako, genero-arrakalaren adierazlea erabili; hura aurretik deskribatutako arloetan gizon eta emakumeen artean dagoen desberdintasun gisa ulertu behar da, balioak 0tik (erabateko desberdintasuna) 1era (erabateko berdintasuna) doazela aintzat hartuta.

Hala egiazta daiteke genero-arrakala nulua edo oso txikia dela honako Osasunaren dimentsioarekin zerikusia duten osagaietan, besteak beste: Osasun-atentzioa eta Laguntza odontologikoa (1,00 bi kasuetan), Bizi-urteak osasun onarekin (0,99), Norberaren osasunaren gaineko pertzepzioa (0,97), Bizi-itxaropena (0,96) eta Tabakoaren eta edari alkoholdunen kontsumoa (0,94). Nulua da, halaber, Boluntariotza eta ongintzako jardueretan eta oso txikia Diru-sarreren banaketan eta Pobrezia-arriskuan (0,98 bi kasuetan).

graf0017325_04_e.png

Aitzitik, genero-arrakala handienak honako hauetan izan dira: Kirol-federazioak (0,34), Banku publiko eta erdipublikoetako zuzendaritza (0,37), I+Grako finantzaketa publikoa (0,40), Enpresa-zuzendaritza (0,44), Banantzea jarduera-sektoreka (0,49), Banantzea ikasketa-eremuen arabera (0,66) eta Gobernuko ordezkapena (0,77), bertan generoaren araberako desberdintasunak mantentzen direla.

2010aren aldean, bilakaerak egon dira, bai positiboak bai negatiboak, baina, batetik, honako hauen hobekuntza nabarmentzen da: Komunikabide publikoak (0,67tik 0,86ra) eta Enpresa-zuzendaritza (0,26tik 0,44ra). Bestetik, honako adierazle hauen hondatzea: I+Grako finantzaketa publikoa (0,51tik 0,40ra) eta Banku publiko eta erdipublikoetako zuzendaritza (0,50etik 0,37ra).

Genero berdintasunaren indizeak Euskal AEko lurralde historikoetan desberdintasun txikiak islatzen ditu

Lehen aldiz, Eustatek Genero Berdintasunerako Europako Institutuaren metodologia egokitu du eta Genero Berdintasunaren Indizeak kalkulatu ditu lurralde historikoetarako.

Erkaketa horretatik ateratzen den lehen ondorioa da lurralde historikoen arteko desberdintasunak, oro har, nahiko txikiak direla, eta handienak Diruaren eta Boterearen dimentsioetan sortzen direnak direla: Diruaren dimentsioan hobekien dagoen lurraldearen -Gipuzkoaren- eta txarren dagoenaren -Bizkaia- arteko distantzia 4,6 puntukoa da; Boterearen dimentsioan, desberdintasuna are handiagoa da, 6,5 puntukoa, eta protagonistak berak dira.

graf0017325_05_e.png

Desberdintasun horiek eragiten dituzten azpidimentsioak honako hauek dira: Botere politikoa (laburtu egiten du gobernu-organoen eraketan eta foru-aldundien ordezkaritzan eta Euskal AEko udalerrien alkatetzetan lortutako berdintasuna) eta Egoera ekonomikoa (gauza bera egiten du familia-errentaren banaketaren bi adierazleekin: pobrezia eta diru-sarrera banatzeko 20/80 adierazlea). Bi azpidimentsio horietan, emaitza onenak dituen lurraldea Gipuzkoa da berriro, Araba bigarren eta Bizkaia hirugarren.

Deskribatutako desberdintasunen ondorioz, Genero Berdintasunaren Indizea handiagoa da Gipuzkoan (7,25 puntu), gero Araban (71,0) eta, ondoren, Bizkaian (69,5).

Datu horiek aintzat hartuta, genero-berdintasuna Gipuzkoan Europako ranking-eko laugarren herrialdetik hurbil dauden mailetan dago, Erresuma Batuaren gainetik eta bakarrik Eskandinaviako hiru herrialdeen eta Frantziaren atzetik.

Baina zenbaki aldetiko desberdintasunak gorabehera, hiru lurraldeetan nabarmentzekoak diren ezaugarriak Euskal AErenen antzekoak dira, ñabardura txikiekin.

Araba nabarmendu egiten da Osasunaren dimentsioan (93,7), batik bat Osasun-egoeran (98,0) eta Jokaera osasungarrian (84,3). Ezagutzaren dimentsioan, hala ere, batez bestekoaren azpitik dago (64,0), bai Lortzean eta parte-hartzean (70,9), bai Segregazioan (57,8). Gainerako dimentsioetan, Euskal AEren balioetatik oso hurbil dago. Neurri handiagoan nabarmentzen da genero-desberdintasuna Boterearen eremuan (58,6), zehazki Botere ekonomikoan (39,2) eta Segregazioa ezagutzan (aipatu dena).

Bizkaia Euskal AEko balioen azpitik dago dimentsio guztietan, Osasunaren eremuan izan ezik. Boterea berriro da dimentsio desberdinena, baita Bizkaian ere (53,8) eta Banantzea (58,1) Ezagutzaren barruan (64,8).

Gipuzkoak genero-berdintasunaren indizearen balio onenak ditu dimentsio guztietan, Osasunarenean izan ezik; baina eremu horretako desberdintasunak minimoak dira. Hala ere, desberdintasuna batez ere beste bi lurraldeetako eremu beretan nabari da, nahiz eta pixka bat positiboagoak izan: Boterearen eremua (60,3) eta Ezagutzarena (65,5). Lehenengoan, zehazki, Botere ekonomikoa (41,9) eta soziala (57,0) eta ez politikoa (91,7ko balioa baitu). Bigarrenean, Ezagutzako Segregazioak du baliorik txikiena, 58,6.

Genero-berdintasunaren indizea. Egiturazko adierazleak

OHAR METODOLOGIKOA

Genero Berdintasunaren Indizea (GBI) indize sintetikoa da, eta 31 oinarrizko adierazle metatuz kalkulatzen da. GBIren egiturak lau maila ditu:

Genero Berdintasunaren Indizearena, gehieneko eransketa-maila

Esku hartzen duten sei dimentsioena: Enplegua, Dirua, Ezagutza, Denbora, Boterea eta Osasuna.

Aurreko dimentsio bakoitza banatzen den azpidimentsioena.

Oinarrizko adierazleena; haietako bakoitzarentzat genero-berdintasunaren neurri bat kalkulatzen da.

Genero Berdintasunaren Indizea kalkulatzeko eransketa-prozesua mailaka garatzen da, eta 4. mailatik 1. mailara honela igotzen da:

Azpidimentsioen araberako indize sintetikoak (S) ateratzeko, oinarrizko adierazle bakoitzaren (X) genero-berdintasunaren neurriaren (M) batezbesteko aritmetiko sinplea kalkulatu behar da:

graf0017325_06_e.png

hartan, nj azpidimentsio bakoitzean sartutako adierazle-kopurua da eta ???????? azpidimentsio, herrialde eta urte bakoitzerako adierazle sintetikoa.

Dimentsioen araberako indize sintetikoak (D) ateratzeko, dagozkien azpidimentsioen (S) indize sintetikoen batez besteko geometrikoa kalkulatu behar da:

graf0017325_07_e.png

hartan, ???? dimentsio bakoitzean sartutako azpidimentsio-kopurua da eta ???????? dimentsio, herrialde eta denbora tarte bakoitzerako adierazle sintetikoa.

Genero Berdintasunaren Indizea (GBI) eskuratzeko, dimentsio (D) bakoitzaren indizeen batezbesteko geometriko haztatua kalkulatu behar da:

graf0017325_08_e.png

Lan egiteko erabiltzen diren haztapenak (w) Genero Berdintasunerako Europako Institutuak kalkulatu ditu, hierarkia-azterketako metodologia aplikatuz.

Informazio metodologiko gehiago:

·Oinarrizko metodologia

·Adierazleen zerrenda

·Nobedade motodologikoak

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Genero berdintasunaren indizeak aurten ere hobera egin du, eta 100 puntutik 71,1 puntukoa da

Eragiketa : 
Genero-berdintasunaren indizea
Eragiketa kodea : 
061007
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2021
Eguneratze data : 
2020/05/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017325_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali