2020/06/10eko prentsa-oharra

EZKONTZA-HAUSTUREN ESTATISTIKA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 2018an 3.351 ezkontza desegin ziren, aurreko urtean baino % 5,7 gutxiago

Gehienak, 3.231, dibortzio zuzenak izan ziren (aldez aurreko legezko banantzerik gabe); halaber, 116 banantze eta 4 deuseztasun egon ziren

2018an 3.351 ezkontza hautsi ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urtean baino % 5,7 gutxiago, Eustatek egindako datuen arabera. Haustura horietatik, % 15,2 Araban izapidetu ziren, % 53,8 Bizkaian eta % 30,9 Gipuzkoan. Ezkontza haustura ezkontza-aldiaren bukaera da, deuseztasun, banantze edo dibortzio zuzenengatik, alegia aurretiko legezko banantzerik gabeak.

Zuzeneko dibortzio guztietatik, 2.533 elkarrekin adostutakoak izan ziren, eta 698 auzibidekoak; ondorioz, azken horiek % 7,8 murriztu ziren. Banantzeen kasuan, 88 bi aldeen adostasunezkoak izan ziren, eta 28 auzibidekoak.

graf0017386_01_e.png

Ezkontza-hausturen % 62,4tan, bi ezkontideek batera aurkeztu zuten demanda; % 23,9tan, emazteak, eta soilik % 12,5etan, senarrak.

Hausturen % 36,5 ezkontzaren hamargarren urteurrena baino lehen gertatu ziren, eta % 27,3 20 urtez elkarrekin bizi ondoren. Banantzeen kasuan, ezkontzen % 59,5ek 15 urtetik gorako iraupena zuten. Zuzeneko dibortzioaren ondorioz desegindako ezkontzek, batez beste, 15 urteko iraupena zuten, 24 urtekoa legezko banantze baten ondoren desegindakoen artean.

Desegindako ezkontzen % 36,8tan ez zegoen adin txikiko seme-alabarik edo adin nagusiko menpekorik; % 52,8tan adin txikikoak besterik ez zeuden; % 4,7tan adin nagusiko menpekoak besterik ez; % 5,6tan adin txiki eta nagusiko menpekoak.

Seme-alabekiko ezkontzen % 51,7tan mantenu-pentsioa aitaren ardura zen; % 6,1etan, amarena; % 42,2tan, biena.

graf0017386_02_e.png

Adin txikikoen zaintzari doakionez: amarena, kasuen % 49,9tan; aitarena, % 7tan; biena, % 43tan.

Dibortzioak, guztira, 3.596 izan ziren 2018an

Dibortzioei dagokienez, 2018an 3.596 dibortzio izan ziren guztira; 365 kasutan legezko banantze bat zen aurretik, eta 3.231 zuzeneko dibortzioak izan ziren.

3.558 bikote heterosexual dibortziatu ziren; 38 homosexual, 18 gizonezkoenak eta 20 emakumezkoenak.

Dibortzio heterosexualei dagokienez, kopuru handiena 40 eta 49 urte bitarteko adin-tartean gertatu zen, bai gizonen kasuan, bai emakumeen kasuan, eta dibortziatutako pertsona guztien % 40 eta % 42,2 izan ziren, hurrenez hurren. Dibortziatutako emakumeen batez besteko adina, 46 urte; gizonena, 48.

Ezkontideen nazionalitateari dagokionez, gizonen % 11,1 atzerritarrak ziren; emakumeen kasuan, % 10,9 inguru.

Ezkontideen egoera zibilari erreparatuta, orain desegindako ezkontza egin zutenean, emazte ezkongabeak % 91,8 ziren, senar ezkongabeak baino pixka bat gutxiago D % 92,7).

Ezkontide gehienak Euskal AEn bizi ziren dibortzioaren egunean, baina gizonen % 3,9k eta emakumeen % 2,5ek Euskal AEtik kanpo zuten egoitza.

2018an 116 banantze eta lau ezkontza-deuseztasun izan ziren

2018an izandako 116 banatzeetatik, % 75,9 bi aldeen adostasunez egin zen, eta % 24,1 auzibidez ebatzi zen.

Banantze guztiak bikote heterosexualenak izan ziren; banandutako emakumeen batez besteko adina 50 urtekoa izan zen, eta gizonena 52 urtekoa.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 2018an 3.351 ezkontza desegin ziren, aurreko urtean baino % 5,7 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontza-hausteen estatistika
Eragiketa kodea : 
010314
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2021
Eguneratze data : 
2020/06/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017386_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali