HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Manufaktura- eta erauzketa-industriaren...

2020/05/29ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN INKESTA –ESKUALDEAK. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Manufaktura- eta erauzketa-industriaren salmentak hazi egin dira Euskal AEko 20 eskualdeetatik 19tan 2018an

Nahiz eta neurridunagoak izan, eskualde gehienek ere hobekuntzak izan dituzte enpleguan

Erauzketa-industrien eta manufaktura-industrien salmentak nabarmen hazi ziren Euskal AEko hogei eskualdeetatik hemeretzitan 2018an, Eustatek egindako datuen arabera.

Erkidegoan batez beste % 7,5eko igoera egon da, baina, 2017. urtearekin alderatuta, Markina-Ondarroan baino ez dira murriztu salmentak (-% 7,9). Gainerako hemeretzi eskualdeetan bilakaera positiboa izan da. Hazkunderik handienak Arabako Mendialdean eta Urola Kostan izan dira: % 21,3 eta % 18,1, hurrenez hurren. Haien atzetik, hirugarren lekuan Gorbeialdea ageri da, Arabako eskualde bat zeinen salmentak % 14,3 igo baitira.

graf0017362_01_e.png

Araban salmenta garbiak % 3,3 hazi dira, eta Arabako Mendialdeko (% 21,3) eta Gorbeialdeko (% 14,3) hazkundeaz gain, nabarmena da Arabako Kantaurialdeko igoera (% 10,8 gehiago salmentetan). Banakako hazkunde-portzentaje handi horiek gorabehera, Arabako Lautada da Araban joera ezartzen duen eskualdea, salmentak hor % 1,3 igo baitira. Eskualde horretan dago hiriburua, eta lurraldeko salmenta guztien ehuneko handiena du (salmenten % 68,7). Gainerako bi eskualdeek, Arabako Errioxak eta Añanak, % 2,6 eta % 0,8 igo dituzte salmentak, hurrenez hurren.

Bizkaian guztizko salmenten ehuneko handiena eragiten duten bi eskualdeak Bilbo Handia eta Durangaldea dira (lurralde-salmenten % 86,8). Biak dira lurraldeko hazkunderik handienen arduradunak, % 11,4 lehenengoa eta % 6,2 bigarrena. Bizkaian lortutako urte arteko aldakuntzaren batez bestekoaren azpitik (% 8,9) Plentzia-Mungia (% 5,1eko hazkundea) eta Gernika-Bermeo (% 4,7koa) daude. Hazkunde txikiagoekin ageri dira Arratia-Nerbioi (% 1,7) eta, azkenik, nahiz eta positiboa ere izan, Enkartazioak (% 0,9). Bestalde, Bizkaian dago Euskal AEn salmenten bilakaera negatiboa izan duen eskualde bakarra: Markina-Ondarroa, salmentetan -% 7,9ko jaitsierarekin.

Gipuzkoan daude salmenta garbiak eskualdeen artean gehien banatuta. Eskualdeetako salmenten portzentajezko pisua lurralde osoan Bidasoa Behereko % 4,5 eta Donostialdeko % 23,9 artekoa da; azken eskualde horretatik hurbil daude Goierri (% 21) eta Debagoiena (% 17,5). Lurralde hori, Bizkaiak baino hamarren bat gehiagorekin, Euskal AEko salmenta-hazkunderik handiena duena da. Zazpi eskualdeek bilakaera positiboa izan dute 2017 eta 2018 artean. Lurraldeko % 9ko batezbestekoaren gainetik daude Urola Kosta (% 18,1), Goierri (% 13,9) eta Bidasoa Beherea (% 10,3); azpitik, berriz, Debabarrena (% 7,6), Tolosaldea (% 6,5), Donostialdea (% 5,3) eta, lurraldeko hazkunde txikienarekin, Debagoiena (% 4,9).

Neurri txikiagoan bada ere, enpleguak ere bilakaera positiboa izan du. 2017aren aldean, oro har, Euskal AEn enplegua % 1,5 gehitu zen. Lurraldeen arteko bilakaera oso antzekoa da Gipuzkoan eta Araban: % 2,8 industria-enplegu gehiago Gipuzkoan eta % 2,0 gehiago Araban. Bizkaian, berriz, 2017ko zifrak mantendu dira, eta enpleguak % 0,1eko beherakada txikia izan du. Eskualdeei dagokienez, hogei eskualdeetatik hamabostek lortu dituzte urteko hazkunde-tasa positiboak. Horien artean, Gipuzkoan nabarmentzekoak dira Urola Kostako erregistroak (% 5,4 igo da) eta Goierrikoak (% 4,9); Bizkaian, Arratia-Nerbioik % 3,1eko urte-arteko tasa du, eta Arabako Lautadak, berriz, % 3,5ekoa Araban.

Gipuzkoan, salmentekin gertatzen den bezala, eskualde guztietan igo da manufaktura- eta erauzketa-industriaren enplegua 2017 eta 2018 artean. Urola Kosta eta Goierri igotzeaz gain, Bidasoa Beherea, Debabarrena, Tolosaldea eta Debagoiena ere igo dira, lehenengoaren % 4,3 eta azkenekoaren % 1,3 artean. Hiriburua barne hartzen duen eskualdearen kasuan, Donostialdean, hazkundea % 1,1ekoa izan da.

Araban, Arabako Errioxan eta Arabako Kantaurialdean soilik murriztu da enplegua (-% 1,7 eta -% 1,3), eta Gorbeialdean, berriz, ia ez da aldatu (% 0,1). Arabako Lautada da hazkunde handiena izan duen lurraldea, % 3,5 enplegu gehiago. Lurralde horretako gainerako bi eskualdeetan % 2ko igoera izan da Añanan eta % 1,2koa Arabako Mendialdean.

Bizkaian hiru eskualdek urte arteko aldakuntza negatiboa izan dute. Markina-Ondarroan enplegua % 6,7 jaitsi da, Gernika-Bermeon % 0,1 jaitsi da, eta Bilbo Handian % 1,1 murriztu da. Gainerako eskualdeetan Arratia-Nerbioiko hazkundea nabarmentzen da, % 3,1 enplegu gehiagorekin; ondoren, Durangaldean % 2,4 igo da, eta Plentzia-Mungian % 1,4. Hazkunde positiborik txikiena Enkartazioetan gertatu da, % 0,6koa.

Araban eta Bizkaian, nabarmena bada ere enplegu-nagusitasuna eskualde horietan non kokatzen diren lurraldeetako hiriburuak, txikiagoa da salmentetan ikusitakoa baino. Halatan, lehenean, Arabako Lautadan, lurraldearen enpleguaren % 64 dago, baina salmentetan % 68,7. Bizkaian Bilbo Handiak enpleguan % 53,9 du guztira, baina % 66,3 salmentetan. Aldiz, Gipuzkoan Donostialdeak duen pisua antzekoa da kasu bietan, lurraldeko enpleguaren % 24,7 eta salmenten % 23,9, eta gainerako hiriburuek eta eskualdeek lurraldearekin alderatuta dutena baino txikiagoa.

Erauzketa- eta manufaktura-industriaren salmenta garbien banaketa, eskualdeka. Milaka euro. 2018

graf0017362_02_e.png

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Balio erantsi gordinari dagokionez, hau da, ekoitzitakoaren eta erabilitako kontsumoen balioaren arteko aldea, zeinek sortutako aberastasuna adierazten duen, 2018an % 3,8ko gorakada izan zuen. Eskualdeen bilakaera positiboa izan da Euskal AEko hogei eskualdeetatik hamabostentzat. Aldaketa positiboak izan dituztenen artean Arabako Mendialdea, Urola Kosta eta Goierri daude, % 16,5, % 12,6 eta % 12,3ko hazkundeekin, hurrenez hurren.

Aipatu behar da ezen Gipuzkoan, % 6,5eko lurralde-hazkundearekin, eskualde guztiek dituztela aldaketa positiboak balio erantsian. Bizkaian, eskualde horietako lauk bilakaera negatiboak izan dituzte: Plentzia-Mungiako -% 0,1 eta Markina-Ondarroako -% 8 artean. Lurralde horretan, 2017arekin alderatuta, Durangaldeko, Enkartazioetako eta Bilbo Handiko balio erantsiak gora egin du: % 4,9, % 3,9 eta % 2,1, hurrenez hurren. Era berean, Arabak Bizkaiko balio erantsiaren hazkunde berdina izan du (% 2), eta eskualde batek bakarrik izan du aldaketa negatiboa, Arabako Errioxak, % 1,2ko jaitsierarekin. Beste muturrean, nabarmentzekoak dira Arabako Mendialdeko hazkunde jada aipatua (% 16,5) eta Arabako Kantaurialdekoa (% 7,3).

Ohar metodologikoa:

Erabilitako sektorizazioa Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) da; eskualdeen araberako desagregazioan B (Erauzketa-industriak) eta C (Manufaktura-industria) sekzioak bakarrik daude.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Manufaktura- eta erauzketa-industriaren salmentak hazi egin dira Euskal AEko 20 eskualdeetatik 19tan 2018an

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2020/05/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017362_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar