2020/06/30ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK-BUI. 2020/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioak % 1,5 gutxitu ziren aurreko hiruhilekoaren aldean

Inportazioen prezioak, halaber, % 1,4 jaitsi ziren

2020ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioek % 1,5eko jaitsiera izan dute 2019ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera. Baldin konparaketa egiten badugu iazko hiruhileko berarekin, % 0,2ko gehikuntza izan da.

Inportazioen prezioek joera bera dute, hau da, % 1,4 jaitsi dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, baina % 3,3 igo dira 2019ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Esportazioen barruan, energia-produktuen prezioek markatu zuten bilakaeraren jarraibidea, bai aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, bai urte arteko terminoetan. Hala, esportazio energetikoen prezioak % 7,6 jaitsi ziren 2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta esportazio ez-energetikoen prezioak, berriz, % 1,0. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, ondasun energetikoen prezioak % 7,6 jaitsi dira berriz ere, eta ez-energetikoenak % 0,8 igo dira.

Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizea % 0,9 hazi zen, hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoena % 2,1 jaitsi zen. Urte arteko konparazioan, prezioen igoerak % 8,8koak izan ziren produktu energetikoen kasuan eta % 1,8koak ez-energetikoenean.

graf0017434_01_e.png

Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, nabarmentzekoa da Kontsumo-ondasunen esportazioen prezioen igoera (% 0,4) eta Bitarteko Ondasunen esportazioenen (-% 0,3) eta, batez ere, Kapital-ondasunen esportazioenen (-% 6,1) jaitsierak, hori guztia aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urte arteko datuei dagokienez, Kontsumo-ondasunen prezioek ere gora egin dute (% 5,5); Bitarteko Ondasunenak, berriz, konstante mantendu dira (% 0,0) eta Kapital-ondasunenak jaitsi egin dira (-% 3,5).

Azterketa inportazioetara bideratuz gero, ikus daiteke ezen Kontsumo-ondasunen prezioak igo egin direla, bai hiruhileko batetik bestera (% 1,2), bai urte batetik bestera (% 5,2); aldiz, Kapital-ondasunetan kontrakoa gertatzen da, % 6,0ko eta % 1,7ko jaitsierekin, hurrenez hurren. Bitarteko Ondasunen kasuan, aldaketak zeinu desberdinekoak dira, negatiboak hiruhilekoen arteko konparazioan (-% 1,2), baina positiboak aurreko urtearekin alderatuta (% 3,6).

Esportazioek xede dituzten eremu geografikoak kontuan hartuta, 2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, prezioak jaitsi egin ziren eremu guztietan: Euro eremua (-% 1,4), EB-28 (-% 0,9), ELGA (-% 0,9) eta Munduko gainerakoa (-% 4,0). Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, prezioek gora egin dute ia eremu ekonomiko guztietan, Munduko gainerakoan izan ezik, non % 2,4 jaitsi baitira.

Inportazioei dagokienez, nabarmentzekoa da Munduko gainerakoaren portaera, beherakada handiak izan baititu, bai aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (-% 8,1), bai urtetik urtera (-% 5,6). ELGAk, aldiz, % 1,8ko igoera izan du hiruhileko batetik bestera, eta % 7,6ko igoera prezioetan, 2019ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero.

graf0017434_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioak % 1,5 gutxitu ziren aurreko hiruhilekoaren aldean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2020/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017434_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali