HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Euskadiko AEko heriotzek...

2020/07/27ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadiko AEko heriotzek % 0,9 egin zuten behera 2019an

Hildako pertsonen batez besteko adina 80,8 urte izan ziren, hamar urte lehenago baino hiru urte gehiagokoa

Euskal AEn, 2019an, 21.560 heriotza izan ziren; alegia, % 0,9ko beherakada egon zen, 2018aren aldean, Eustaten datuen arabera. 10.756 gizon eta 10.804 emakume hil ziren. Hilabeteen arabera, urtarrilean izan ziren heriotza gehien (2.372) eta ekainean eta irailean gutxien (1.578).

2019an hildako pertsonen batez besteko adina 80,8 urte izan zen, eta, hamar urte lehenago, 2009an, 77,7; alegia, azken hamarkadan 3,1 urteko gorakada egon da.

Gizonak batez beste 77,4 urterekin hil ziren eta emakumeak, 84,2 urterekin, 2019an; 2009an, 74,2 urterekin eta 81,5 urterekin, hurrenez hurren. Ondorioz, azken 10 urte hauetan, gizonen heriotzaren batez besteko adinak 3,2 urte egin du gora eta emakumeenak, 2,7 urte.

Haurren heriotza-tasa dela eta, urtebete baino gutxiagoko 43 adingabe hil ziren Euskal AEn. Jaioberrien heriotza-tasa dela eta, lehen 28 bizi-egunetakoa, 32 heriotza egon ziren; horietatik, 10 lehen 24 orduetan eta beste 9, lehen astean zehar. Urtebetetik beherakoen artean, mutikoen heriotzak guztizkoaren % 55,8 izan ziren.

2019an, 100 urteko edo gehiagoko 378 pertsona hil ziren; haien artean, % 81,2 emakumeak ziren. Ehun urteko pertsonen heriotza-kopurua igotzen joan da azken urteotan, eta 2019an gehieneko kopurua hil zen (378 pertsona); horrela, 2018an baino hamasei gehiago izan ziren.

Hazkuntza begetatiboa negatiboa izan zen hiru lurraldeetan

Hazkuntza begetatiboa negatiboa izan zen; izan ere, jaiotzak baino 6.142 heriotza gehiago egon ziren. Lurraldeen arabera, saldo negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Bizkaian, 4.241 pertsona; Gipuzkoan, 1.729, eta, Araban, 172.

Heriotzen ia herena tumoreen ondorio izan zen

2019an izandako heriotzen % 29,3, alegia 6.309 heriotza, tumoreen ondoriozkoa izan zen; ondoren, zirkulazio-aparatuko gaixotasunen ondorioz (% 26,1, alegia 5.620 heriotza); hirugarrenik, arnas gaixotasunen ondorioz (% 10, alegia 2.158), eta, azkenik, buruko eta portaeraren nahasmenduen ondorioz (% 7,8, alegia 1.676).

Heriotzen motiboak desberdina izaten jarraitzen du, sexuaren arabera; izan ere, gizonen artean, tumoreek gainditu egin zituzten zirkulazio-aparatuko gaixotasunak, eta, emakumeen artean, kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren eta, ondoren, tumoreak. Gainera, nabarmendu behar da buruko eta portaeraren nahasmenduen ondoriozko heriotzen artean emakumeen ehunekoa handiagoa dela, eta kontrakoa gertatzen dela kanpo-kausek eragindakoetan, non gizonen ehunekoa handiagoa baita.

graf0017497_01_e.png

Era berean, heriotza-kausa aldatu egiten da adinarekin. Urtebetetik beherakoetan, heriotza ohikoenak jaiotza inguruko denboraldian sortutako gaixotasunen eta sortzetiko malformazioen ondoriozkoak izan ziren; urtebetetik 39 urtera bitartean, heriotza-kausa nagusiak kanpo-kausak izan ziren, besteak beste istripuak eta suizidioak; 40 urtetik 89 urtera bitartean tumoreak izan ziren lehen heriotza-kausa eta, 90etik aurrera, zirkulazio-sistemako gaixotasunak.

graf0017497_02_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko AEko heriotzek % 0,9 egin zuten behera 2019an

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2020/07/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017497_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali