2020/06/25eko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2020KO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 4,6 jaitsi dira 2020ko maiatzean

Elikagaien salmentak % 10,2 hazi dira, eta gainerako produktuenak % 35,9 jaitsi

Euskal AEko merkataritza-gune handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urtetik urterako % 4,6ko beherakada izan dute 2020ko maiatzean, prezio konstanteetan, lan-egutegiko termino homogeneoetan, Eustatek egindako datuen arabera. 2020ko apirilari dagokionez, urtarorik gabeko terminoetan, salmentak % 1,3 igo dira.

Maiatz osoan zehar COVID-19aren pandemia globalari aurre egite aldera konfinamenduko eta establezimenduak partzialki edo osorik ixteko hartutako ezohiko neurriek emaitza oso desberdina eragin dute elikadura-salmentetan (jarduera kritikoa eta funtsezkoa) eta gainerako artikuluetan (jarduera oso murriztua). Hala, azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmentek urtetik urterako % 10,2ko igoera islatzen badute ere, gainerako artikuluei dagozkienek % 35,9ko jaitsiera izan dute aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, egutegiaren ondorioak atera ondoren.

Hala ere, apirilari dagokionez, orduan hartu baitziren neurri larrienak, eta urtaro-ondorioak atera ondoren, elikagaien salmentak % 9,7 jaitsi dira prezio konstanteetan; gainerako produktuenak, berriz, % 74,0 igo dira, batez ere, hilabetearen amaieran establezimenduak apurka-apurka berriro ireki direlako.

graf0017419_01_e.png

Lurraldeen arabera, urte arteko salmentek behera egin dute guztietan (2020ko maiatza 2019ko maiatzarekin alderatuta), prezio konstanteetan. Egutegiaren ondorioak atera ondoren, beherakada % 3,5ekoa izan da Araban, % 5,8koa Bizkaian eta % 3,1ekoa Gipuzkoan. Aurreko hilabetearekin alderatuta, ordea, portaera ez da homogeneoa; izan ere, urtaro-ondorioak aterata, salmentek % 1,1 egin dute gora Araban eta % 2,3 Bizkaian, baina Gipuzkoan, berriz, % 0,2 egin dute behera.

2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko metatuan, Merkataritza-azalera handi eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak % 1,6ko beherakada izan du, gainerako produktuetan gertatu den beherakadaren ondorioz (% 26,4), zeren elikaduran % 10,8ko hazkundea erregistratu baita. Araban eta Bizkaian, urteko metatua % 0,8 eta % 3,2 jaitsi da, hurrenez hurren. Gipuzkoan, berriz, metatutako bilakaera positiboa izan da, % 0,9ko igoerarekin; hori guztia, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.

Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 1,4 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean, baina % 0,1 jaitsi da aurreko hilaren aldean, urtaro-ondoriorik gabe. 2020ko lehen bost hilabeteetako metatuan langile enplegatuen kopuruak % 1,6 egin du gora 2019ko aldi berarekin alderatuta.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

COVID-19AREN KRISIAK MAIATZEKO AHEK-N DUEN ERAGINARI BURUZKO OHARRA

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu du COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko.

Ondoren hartutako salbuespenezko neurrien ondorioz, establezimendu batzuen ohiko jarduera partzialki edo osorik geldiarazi da, batez ere maiatzeko lehen asteetan.

Egoera horrek ekarri du Azalera handietako eta elikadura-kate handietako indizea eraikitzeko behar den informazioa lortzeko ahalegina handitu izana, hala inkestatutako establezimenduen aldetik nola informazioa biltzen eta tratatzen duten langileen aldetik.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, maiatzeko indizea laginaren % 88,10ko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa ekainean zehar jaso da).

Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 4,6 jaitsi dira 2020ko maiatzean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017419_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali