2020/06/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2020KO MAIATZA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,8 jaitsi ziren 2020ko maiatzean, aurreko hilabetearekin alderatuta
2019ko maiatzarekin alderatuta, industria-prezioak % 5,4 jaitsi ziren
Euskal AEko industria-prezioak % 0,8 jaitsi ziren 2020ko maiatzean aurreko hilabetearekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera. Maiatzeko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldaketa jasotzen duena, -% 5,4koa izan zen.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du 2020ko maiatzean honako hauek izan direla prezioetan hazkunderik nabarmenenak izan dituzten sektoreak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 1,3ko igoera), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,0ko igoera) eta Industria Kimikoa eta Ura (% 0,9 gora bietan). Aitzitik, prezioetan sektore hauetan izan dira hilabete arteko beherakadarik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,3 behera), Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak (% 2,5) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 0,9).
Ondasunak helburu ekonomikoaren arabera sailkatuta, Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,1 igo dira oro har, aurreko hilabetearekin alderatuta. Azken horien barruan, bai Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak, bai Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak % 0,1 igo dira. Aitzitik, Energia % 2,2 jaitsi da, Ekipo-ondasunak % 0,7 eta Bitarteko ondasunak % 0,3.
Urtetik urterako datuei dagokienez, 2020ko maiatzetik 2019ko maiatzera, prezioen hazkunderik handienak honako adar hauetan izan dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 12,1eko igoera), Erauzketa-industriak (% 5,7ko hazkundea) eta Ura (% 3,1eko igoera). Alderantziz, prezioetan beherakadarik handienak sektore hauetan gertatu dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 37,1 behera), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 6,6ko jaitsiera) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 3,8 behera).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen aldakuntza positiboa izan da urte arteko aldian Ekipo-ondasunentzat, % 0,4 igo direnak, eta Kontsumo-ondasunentzat oro har, % 1,2ko igoerarekin. Azken horien artean, % 1,3 igo dira Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak eta % 0,8 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak. Aitzitik, prezioak jaitsi egin dira Energiaren sektorean (% 24,2ko jaitsierarekin) eta Bitarteko ondasunenean (% 1,1ekoa).
COVID-19AREN KRISIAK MAIATZEKO IPRI-N DUEN ERAGINARI BURUZKO OHARRA
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu du COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko.
Une horretatik aurrera hartutako salbuespenezko neurrien ondorioz, industria-enpresa asko partzialki edo osorik geldiarazi dira maiatzean.
Egoera horrek ekarri du Industria Prezioen Indizea eraikitzeko behar den informazioa lortzeko beharrezko ahalegina handitu izana, hala inkestatutako enpresen aldetik nola informazioa biltzeaz eta tratatzeaz arduratzen diren langileen aldetik.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten enpresa guztiei egindako ahaleginagatik aparteko baldintza hauetan. Haiei esker, maiatzeko indizea laginaren % 98,63ko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa ekainean zehar jaso da).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62