2020/07/28ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA-KATEETAKO MERKATARITZA-INDIZEA. 2020KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handien eta elikadura-kateen salmentek % 9,7ko igoera izan dute 2020ko ekainean

Elikadura-produktuen salmentek % 8,9ko igoera izan dute, eta gainerako produktuenek, berriz, % 11,2koa

EAEko azalera handien eta elikadura-kateen salmentek urtetik urterako % 9,7ko igoera izan dute 2020ko ekainean (prezio konstanteetan), lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera. 2020ko maiatzarekin alderatuta, urtarokotasunik gabeko terminoetan, salmentek % 14,9ko igoera izan dute.

Egutegi-ondorioak atera ondoren, azalera handietan eta elikadura-kateetan elikadura-produktuen salmentek urtetik urterako % 8,9ko igoera izan dute, eta gainerako gaien salmentek, berriz, % 11,2ko igoera, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.

Maiatzarekin alderatuta, eta urtaro-ondorioak atera ondoren, elikagaien salmentek % 2,5eko beherakada izan dute prezio konstanteetan, eta gainerako produktuen salmentek, berriz, % 74,6 igo dira, nagusiki 2020ko ekainean establezimenduak erabat ireki zirelako.

graf0017499_01_e.png

Lurralde historikoak kontuan hartuta, salmenten urtetik urterako igoera bat gertatu da guztietan, prezio konstanteetan. Egutegi-ondorioak atera ondoren ikus daitekeenez, igoera % 11,5era iritsi da Araban, % 9,5era Bizkaian eta % 9,1era Gipuzkoan. Aurreko hilabetearekin alderatuta ere, portaera positiboa izan da. Izan ere, % 15,7eko igoera izan da Araban, % 17,2koa Bizkaian eta % 10,9koa Gipuzkoan.

2020ko urtarriletik ekainera bitarteko metatuan, azalera handietako eta elikadura-kateetako salmenta-indizeak % 0,3ko igoera izan du, gainerako produktuen salmentan izandako % 20,0ko jaitsieraren ondorioz; izan ere, elikaduran % 10,5eko igoera metatua erregistratu da. Arabako eta Gipuzkoako lurraldeetan, urteko metatuek % 1,3ko eta % 2,3ko igoera izan dute, hurrenez hurren. Bizkaian, berriz, metatutako bilakaera negatiboa izan da, % 1,1eko beherakadarekin; hori guztia prezio konstanteetan eta lan-egutegiaren termino homogeneoetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako eta elikadura-kateetako langileen kopurua % 1,2 igo da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta % 0,1eko igoera izan du urtarorik gabeko terminoetan, aurreko hilabetearekin alderatuta. 2020ko lehen sei hilabeteetako metatuan, langileen kopuruak % 1,5eko igoera izan du 2019ko aldi berarekin alderatuta.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste batzuetan kontuan hartutako langileen artean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente (ABEEE) bati lotutako pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan langileei buruz jasotzen duen definizioari jarraikiz.

COVID-19AREN KRISIAK AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA-KATEETAKO INDIZEAN DUEN ERAGINARI BURUZKO OHARRA

Ekainaren 21ean, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan deklaratutako alarma-egoera amaitu zen. Bertan hartutako ezohiko neurriek zuzeneko eragina izan dute azalera handietako eta elikadura-kateetako merkataritza-indizean parte hartzen duten establezimenduen jardueran.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei, zirkunstantziak gorabehera egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, ekaineko indizea laginaren % 88,10eko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa uztailean bildu da).

Egutegi-efektuen zuzenketan eta serieen urtarokotasuna kentzean erabilitako ereduek COVID-19ak aztertutako aldagaietan izan duten eragina jasotzen dute, Europar Batasunako Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis gida metodologikoan bildutako gomendioei jarraikiz.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handien eta elikadura-kateen salmentek % 9,7ko igoera izan dute 2020ko ekainean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/07/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017499_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali