2020/07/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2020KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,1 egin zuten gora 2020ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

2019ko ekainaren aldean, industria-prezioek % 3,9 egin zuten behera

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,1 egin zuten gora 2020ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATen datuen arabera. Ekaineko urte arteko tasa –azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 3,9koa da.

Analisi xehatuago batek agerian uzten du 2020ko ekainean aurreko hilaren aldean prezioetan hazkuntza nabarmenenak erregistratu dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 10,5eko igoera); Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,7ko igoera), eta Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak (% 1,1eko igoera). Prezioetan hilen arteko beherakada handienak izan dituzte, berriz, honako sektore hauek: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 2,1eko beheraka) eta Makinen fabrikazioa eta erauzketa-industrien ekipoa (bi kasuetan % 1,5 egin dute behera).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilabetearen aldean, Energiak gora egin du prezioetan (% 6,0), eta Tarteko ondasunek % 0,4 egin dute gora. Ekipo-ondasunen prezioek, berriz, % 0,4 egin dute behera. Kontsumoko ondasunen prezioak, oro har, egonkor mantentzen dira (% 0,0), eta portaera desberdinak izan dituzte bi azpisektoreetan; izan ere, Kontsumo iraunkorreko ondasunetan % 0,4ko igoera egon da eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan, % 0,1ko beherakada.

graf0017493_01_e.png

Urte arteko terminoetan, 2020ko ekainean, 2019ko ekainaren aldean, prezioen hazkuntzarik handienak honako adar hauetan izan dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 9,8ko igoera), Ura (% 4,1eko igoera) eta Erauzketa-industriak (% 2,7ko igoera). Beherakada handienak izan dituzte, berriz, honako sektore hauei dagozkien prezioek: Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 25,0 behera), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 7,6 behera) eta Makinen fabrikazioa eta ekipoa (% 3,8 behera).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da Kontsumo-ondasunetarako, % 1,4ko igoera erregistratu baitute. Azken horien artean, % 1,5 egin dute gora Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek eta Kontsumo-ondasun iraunkorrek, % 0,7. Prezioetan beherakadak izan dituzte, berriz, Energiaren sektoreak (% 17,5 behera) eta Tarteko ondasunek (% 0,8). Ekipo-ondasunen prezioek ez dute aldaketarik izan (% 0,0).

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,1 egin zuten gora 2020ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017493_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali