2020/09/04ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2020KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,2 gehitu dira 2020ko uztailean

2020ko lehen seihilekoan metatutako salmentak % 0,8 hazi dira

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kateetako salmentek urte arteko % 2,2ko igoera izan dute 2020ko uztailean, prezio finkoetan. 2020ko ekaineko datuekin alderatuta, urtaroen eraginik gabe, salmentak % 2,1 jaitsi dira.

Elikagaiek azalera handietan eta elikadura-kateetan izan dituzten salmentek % 3,7ko urte arteko igoera izan dute; gainerako salgaiek, berriz, % 0,5eko jaitsiera izan dute aurreko urteko hil beraren aldean, egutegiaren ondorioak atera ondoren.

Ekainarekin alderatuta, eta urtaroen eragina atera ondoren, prezio finkoetako elikagaien salmentak % 0,7 jaitsi dira, eta gainerako produktuenak % 4,9.

graf0017550_01_e.png

Lurralde guztietan igo dira urte arteko salmentak prezio finkoetan, egutegi-efektuak behin aterata: Araban % 1,8, Bizkaian % 1,3 eta Gipuzkoan % 3,7.

2020ko urtarriletik uztailera bitarteko metatuan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kateetako salmenten indizeak % 0,8ko igoera izan du, elikadurako salmentak % 9,9 igo direlako eta gainerako produktuenak % 16,8 jaitsi direlako.

Arabak eta Gipuzkoak % 1,8 eta % 2,5 egin dute gora, hurrenez hurren, urteko metatuan; Bizkaiak, aldiz, bilakaera metatu negatiboa izan du, % 0,4ko beherakadarekin; hori guztia, prezio finkoetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.

Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 1,5 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean eta % 0,5 igo da aurreko hilaren aldean, urtaro-ondoriorik gabe. 2020ko lehen zazpi hilabeteetako metatuan langile enplegatuen kopuruak % 1,5 egin du gora 2019ko aldi berarekin alderatuta.

COVID-19 KRISIALDIAN AHEK-I BURUZKO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, uztaileko indizea laginaren % 88,10ko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa abuztuan zehar jaso da).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,2 gehitu dira 2020ko uztailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/09/04
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017550_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali