2020/08/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2020KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 jaitsi ziren 2020ko uztailean, aurreko hilabetearekin alderatuta

2019ko uztailaren aldean, industria-prezioak % 3,8 jaitsi ziren

Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 jaitsi ziren 2020ko uztailean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Uztaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza jasotzen duena) -% 3,8koa izan zen.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen, 2020ko uztailean, hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak izan direla Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 3,2), Erauzketa-industriak (% 1,1) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa zein Garraio-materialaren fabrikazioa (biak % 0,9ko hazkundearekin). Aitzitik, prezioetan sektore hauetan izan dira hilabete arteko beherakadarik handienak: Metalurgia eta metalezko produktuak % 1,1 jaitsi dira; Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua, % 1,0; eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza, % 0,6.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean Energiaren prezioek % 0,9 egin dute gora, eta % 0,5 Ekipo-ondasunenek. Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, % 0,2 igo dira, eta portaera desberdinak izan dituzte azpisektore bietan; izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 0,3 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak, berriz, % 0,1 jaitsi. Bitarteko ondasunen prezioak, azkenik, % 0,6 jaitsi dira.

graf0017532_01_e.png

Urte arteko terminoetan, 2020ko uztaila 2019ko uztailaren aldean, prezioen hazkunderik handienak honako sektore hauetan gertatu dira: Erauzketa-industriak (% 4,1eko igoera), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 3,5eko igoera) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 3,2ko igoera). Alderantziz, prezioetan beherakadarik handienak sektore hauetan gertatu dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 24,0 behera), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 5,9ko jaitsiera) eta Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 3,8 behera).

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen aldakuntza positiboa izan da urte arteko aldian Kontsumo-ondasunentzat oro har, % 1,1eko igoerarekin. Azken horien artean, % 1,2 igo dira Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak eta % 0,6 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak. Ekipo-ondasunen prezioak ere igo dira, % 0,4 urte arteko terminoetan. Aitzitik, prezioak jaitsi egin dira Energiaren sektorean, % 16,3ko jaitsierarekin, eta Bitarteko ondasunenean, % 1,3koarekin.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 jaitsi ziren 2020ko uztailean, aurreko hilabetearekin alderatuta

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/08/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017532_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali