HomeGaiakMigrazio mugimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko migrazio-saldoa...

2020/09/16ko prentsa-oharra

MIGRAZIO MUGIMENDUEN ESTATISTIKA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko migrazio-saldoa positiboa izan zen 2019an, eta 19.468 pertsona ekarri zizkion biztanleriari

2019ko migrazio-saldo hori azken 20 urteetako handiena da

Eustaten datuen arabera, 2019an migrazio-saldoa positiboa izan zen Euskal AEn, 19.468 pertsona gehiago izan baitziren; hau da, 2018ko 14.724 pertsonako kopurua baino gehiago.

Lurraldeka, Bizkaiak 11.217 pertsona gehiago izan zituen, eta kopuru absolutuetan migrazio-saldo altuena izan zuen; Gipuzkoak 5.389 pertsonako saldo positiboa izan zuen, eta Arabak 2.862 pertsonakoa. Migrazio-saldoaren portzentajezko igoerarik handiena Bizkaian izan da, ia % 60 igo baita aurreko urtearen aldean. Gipuzkoan saldoaren hazkunde erlatiboa % 11,5ekoa izan da, eta Araban bere horretan mantendu da aurreko urtearen aldean. Hiriburuak kontuan hartuz gero, Bilbon 4.856 pertsonakoa izan zen migrazio-saldoa, 2.345 pertsonakoa Gasteizen eta 1.494 pertsonakoa Donostian.

graf0017596_01_e.png

Euskal AEren eta gainerako Autonomia-erkidegoen arteko mugimenduei dagokienez, 2019an 1.335 pertsonako saldo positiboa zenbatu zen, aurreko urtean baino askoz handiagoa (82). Bestalde, atzerriko herrialdeekiko saldoa positiboa izan zen, 18.133 pertsonakoa.

2000. urteaz geroztik, Euskal AEko migrazio-mugimenduetan zeinu-aldaketa bat gertatu da, eta berriz ere positiboak izan dira; 2012. eta 2013. urteetan baino ez dira izan migrazio-saldo negatiboak. 2019ko migrazio-saldoa azken 20 urteetako handiena da.

Emigrazio-tasek aski txikiak izaten jarraitzen dute

Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasun geografikoa, 2019an Euskal AEko 1.000 biztanletik ia 39ri eragin diena, Espainiako Autonomia-erkidegoetakoa baino 6 puntu txikiagoa izan da; izan ere, Autonomia-erkidegoetan 1.000 biztanletik 45 mugitu ziren batez beste. Lurraldeka, Araban ‰ 42,9 izan zen, Bizkaian ‰ 38,2 eta Gipuzkoan ‰ 38,2 ere.

Autonomia-erkidegoekiko migrazio-mugimenduak kontuan hartuta, Euskal AEk migrazio-saldo positiboa izan zuen Autonomia-erkidego guztiekin, eta laurekin bakarrik izan zuen saldo negatiborik.

Etorkin gehien ekarri zuten Autonomia-erkidegoak, beheranzko ordenan, izan ziren Madril, Gaztela eta Leon, Kantabria, Andaluzia eta Katalunia. Andaluzia da erkidegoa zeinarekin duen saldo positibo handiena Euskal AEk, 481 pertsonarekin.

Euskal AEko joale gehien erakarri zuten Autonomia-erkidegoak hauek izan ziren, eta hurrenkera honetan: Madril, Gaztela eta Leon, Kantabria, Katalunia eta Andaluzia, hau da, berberak eta ia ordena berean. Bosten artean, gure Autonomia-erkidegoa beste batzuetara joateko utzi zuten pertsonen % 60 jaso zituzten, nahiz eta saldo negatiboak ez ziren inoiz 150 pertsonatik gorakoak izan.

Emigratzaileen batez besteko adina, 36,3 urte, handiagoa izan zen etorkinena (32,8) baino. 21-39 urte bitarteko pertsonek immigrazioen % 50 egin zituzten, eta emigrazioen % 46.

Sexuari dagokionez, aldeak neurrizkoak dira: immigranteen % 51 gizonezkoak dira, eta % 49 emakumezkoak; antzera, emigranteen % 53 gizonezkoak dira, eta % 47 emakumezkoak.

Immigratzaileen % 66 eta emigratzaileen % 44, atzerritarrak

Atzerriko nazionalitatea duten pertsonen immigrazioak 34.687 izan ziren 2019an, hau da, immigrazio guztien bi heren inguru. Haietatik 7.239 beste Autonomia-erkidego batzuetatik etorri ziren; batez ere, Madril, Katalunia eta Andaluziatik. 27.448 atzerritik zuzenean etorri ziren.

Atzerritarren emigrazioak 14.558 izan ziren, guztien % 44, eta % 61 atzerriko herrialderen batera joan ziren. Hori horrela, atzerritarren saldoa positiboa izan zen 20.129 pertsonatan.

Euskal AEko biztanleak etxez aldatzen direnean % 65etan gure erkidegoan geratzen dira

Euskal AEko biztanleriaren %11k bizileku-aldaketaren bat egin zuen 2019an; % 65etan Euskal AEn berean gertatu ziren aldaketak. Gainerako kasuetan erkidegoz kanpokoak izan ziren. 2018ko zifra ia berberak dira horiek.

Orotara, Euskal AEn 240.324 aldiz aldatu da ohiko bizilekua. 101.925 kasutan udalerrian berean izan ziren bizileku-aldaketak. Erkidego barruko mugimenduak, bai jatorria bai helmuga Euskal AEn dutenak, 53.255 izan ziren.

Halaber, kanpoko edo erkidegotik kanpoko 52.306 immigrazio zenbatu ziren, hau da, jatorria erkidegotik kanpo dutenak eta helmuga Euskal AE dutenak; horietako 30.821 atzerritik etorri ziren.

Azkenik, kanpoko edo erkidegoz kanpoko 32.838 emigrazio gertatu ziren, hau da, Autonomia-erkidegoko udalerri batean sortutako eta helmuga Euskal AEtik kanpo duten bizileku-aldaketak; horietako 12.688 atzerrira joan ziren, hau da, % 10,7 gehiago 2018ko datuekin alderatuta.

graf0017596_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko migrazio-saldoa positiboa izan zen 2019an, eta 19.468 pertsona ekarri zizkion biztanleriari

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2020/09/16
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/21
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017596_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali