2020/09/11ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA. MERKATARITZA. 2020/II
Merkataritzako salmentak % 18,3 jaitsi dira 2020ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn
Aurreko hiruhilekoaren aldean, Merkataritza % 13,6 murriztu da
Handizkako eta Txikizkako merkataritza eta Ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen dituen Merkataritza-sektoreak % 18,3ko jaitsiera izan du salmentetan, termino errealetan, 2020ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaroen ondorioak kenduta, Merkataritza % 13,6 murriztu da prezio konstanteetan.
Merkataritzaren barruan, salmenta errealen urte arteko bilakaera, egutegiaren ondorioak kendu ondoren, negatiboa izan da hiru adarrentzat, eta nabarmentzekoa da Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketan behatutako % 34,0ko atzerakada. Handizkako merkataritzaren salmentak % 17,4 jaitsi dira, eta Txikizkako merkataritzarenak % 15,5.
Lurraldeen arabera, Araban % 18,4 murriztu dira salmentak, Bizkaian % 19,5 eta Gipuzkoan % 16,3, hori dena 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta eta prezioen eta egutegiaren ondorioa kenduta.
Euskal AEko Merkataritzako langileen indizea % 1,5 jaitsi da 2019ko bigarren hiruhilekoaren eta 2020ko bigarren hiruhilekoaren artean, eta horrek esan nahi du % 1,7ko beherakada izan dela, urtaroen ondorioak kenduta, 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
INFORMAZIO OHARRA
Ekainaren 21ean amaitu zen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma-egoera, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeari buruzkoa. Bertan hartutako aparteko neurriek eragin zuzena izan dute ZKIn parte hartzen duten establezimenduen jardueran.
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten enpresa guztiei egindako ahaleginagatik aparteko baldintza hauetan. Haiei esker, 2020ko bigarren hiruhilekoko ZKI laginaren % 90,74ko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa gehienbat uztailean eta abuztuan jaso da).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62