2020/09/11ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA. MERKATUKO BESTE ZERBITZUAK. 2020/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkatuko zerbitzuen salmentak % 29,0 murriztu dira 2020ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Atzerakada orokorra izan da adar guztietan: muturretan, Ostalaritzan -% 64,3koa izan da, eta Informazio eta Komunikazioetan -% 4,8koa

Merkatuko beste zerbitzu batzuk (aurrerantzean, Merkatuko zerbitzuak) epigrafean bildutako sektoreek % 29,0ko beherakada izan dute salmentetan, aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, termino errealetan eta egutegiaren ondorioak behin kenduta, Eustaten datuen arabera.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, zerbitzu horien salmentak % 24,0 murriztu dira, prezio konstanteetan eta urtaroen ondorioak ezabatu ondoren.

Merkatuko zerbitzuen barruan, salmenta errealen urte arteko atzerakada orokorra da. Nabarmentzekoa da Ostalaritza-sektoreko salmenten beherakada, non % 64,3ko jaitsiera aurreikusten baita. Atzetik datoz Administrazio-jarduera eta zerbitzu osagarrien salmenta-indizea (% 31,7ko jaitsiera), Garraio- eta biltegiratze-indizea (% 25,2ko jaitsiera), Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen indizea (-% 10,9 urte artean) eta, azkenik, Informazio eta komunikazioen sektorearena (% 4,8ko murrizketa). Hori guztia, aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean eta behin zuzenduta egutegi-ondorioak.

Lurraldeen arabera, eta prezioen eta egutegiaren eragina kenduta, Araban urte batetik bestera % 32,2 jaitsi da salmenta-indizea, Bizkaian % 26,2 eta Gipuzkoan % 33,2.

Euskal AEko Merkatuko zerbitzuetan dabiltzan langileen indizea % 5,6 jaitsi da urte arteko aldian. Aurreko hiruhilekoaren aldean jaitsiera % 4,9koa da.

graf0017569_01_e.png

INFORMAZIO OHARRA

Ekainaren 21ean amaitu zen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma-egoera, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeari buruzkoa. Bertan hartutako aparteko neurriek eragin zuzena izan dute ZKIn parte hartzen duten establezimenduen jardueran.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten enpresa guztiei egindako ahaleginagatik aparteko baldintza hauetan. Haiei esker, 2020ko bigarren hiruhilekoko ZKI laginaren % 90,74ko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa gehienbat uztailean eta abuztuan jaso da).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkatuko zerbitzuen salmentak % 29,0 murriztu dira 2020ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2020/09/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017569_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali