2020/09/30eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK-BUI. 2020/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020ko bigarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,3 egin dute behera, aurreko hiruhilekoaren aldean

Inportazioen prezioek ere behera egin dute, % 8,3

2020ko bigarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,3 egin dute behera, 2020ko lehen hiruhilekoaren aldean, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, berriz, % 0,1ekoa da gorakada.

Inportazioen prezioek % 8,3 egin dute behera, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 7,2, 2019ko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Esportazioetan, “Produktu energetiko”en prezioek ezarri zuten bilakaeraren eredua, bai aurreko hiruhilekoaren aldean, bai urte arteko terminoetan. Hala, 2020ko lehen hiruhilekoaren aldean, esportazio energetikoen prezioek % 12,0 egin zuten gora; ez energetikoen prezioek % 1,0 egin zuten gora. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun energetikoen prezioek % 21,9 egin dute behera, eta ez-energetikoenek, % 2,4 gora.

Inportazioetan, produktu energetikoen prezioen indizeak % 34,0 egin du behera hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoenak, % 0,2. Urte arteko erkaketan, produktu energetikoetan prezioa % 35,4 jaitsi zen, eta ez-energetikoetan % 2,6 igo zen.

graf0017618_01_e.png

Helburu ekonomikoaren araberako sailkapena kontuan hartuta, nabarmentzekoa da Kontsumo-ondasunen esportazioen prezioen igoera (% 2,3) eta Kapital-ondasunen beherakadak (–% 0,4) eta Tarteko ondasunenak (–% 1,0); hori guztia, aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte arteko terminoetan, egiaztatu egiten da Kontsumo-ondasunen prezioak are gehiago hazi direla (% 8,7), eta Tarteko ondasunek eta, batik bat, Kapital-ondasunek behera egin dutela (–% 1,1 eta –% 3,4, hurrenez hurren).

Inportazioak direla eta, Kapital-ondasunen prezioek hiruhilekoen artean eta urte artean gora egin dutela ikusten da (% 4,9 eta % 5,0, hurrenez hurren), eta Tarteko ondasunen kasuan, berriz, guztiz kontrakoa gertatu dela (% 9,9 eta % 9,1 egin dute behera, hurrenez hurren). Kontsumo-ondasunen kasuan, aldakuntzak bestelakoak dira: negatiboak hiruhilekoen arteko erkaketan (–% 2,6) eta positiboak aurreko urtearen aldean (% 4,7).

Esportazioen arlo geografikoak aintzat hartuta, prezioek, 2020ko lehen hiruhilekoaren aldean, behera egin zuten Eurogunean (–% 3,0), EB-28an (–% 9,0) eta Munduko gainerakoan (–% 7,5), baina gora egin zuten ELGAn (% 1,4). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, azpimarratzekoa da prezioek nabarmen egin zutela behera Munduko gainerakoaren arlo ekonomikoan (% 8,9).

graf0017618_02_e.png

Inportazioetan, nabarmentzekoa da, halaber, Munduko gainerakoaren portaera; izan ere, gutxiagotze handiak izan ditu prezioetan, bai aurreko hiruhilekoaren aldean (–% 11,6), bai urte artean (–% 27,0), gordinaren prezioetan azken hiletan izan den beherakada handiaren ondorioz. Arlo horrez gainera, eta urteko lehen hiruhilekoaren aldean, prezioen beherakada egon da, halaber, gainerako arlo ekonomikoetan, eta ELGA nabarmendu beharra dago, beherakada handia izan baita (–% 7,3).

Oharra: UBIk, 2005eko oinarria, Erresuma Batua hartzen dute Europar Batasunean, eta UBIak oinarri berri batean argitaratu arte erabiliko dira.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf.: 945 01 75 62 Euskadiko AEko kanpo-merkataritzako balio unitarioaren indizeei (BUI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskadiko AEko kanpo-merkataritzako balio unitarioaren indizeei (BUI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020ko bigarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,3 egin dute behera, aurreko hiruhilekoaren aldean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2020/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017618_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali