2020/10/22ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2020KO IRAILA
2020ko irailean Euskal AEko industria-prezioek % 0,1 egin dute gora aurreko hilaren aldean
2019ko irailarekin alderatuta, industria-prezioak % 4,0 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 igo ziren 2020ko irailean aurreko hilaren aldean. Iraileko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza biltzen duena. -% 4,0 izan zen.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen 2020ko irailean sektore hauek izan dituztela prezioetako hazkunderik handienak, aurreko hilaren aldean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,3ko igoera), Produktu informatikoen, eektronikoen eta optikoen fabrikazioa (% 1,3koa) eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 0,9koa). Aitzitik, prezioetan sektore hauetan izan dira hilabete arteko beherakadarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 3,1eko jaitsiera), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,2koa) eta Ura (-% 1,1).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, % 0,9 igo dira aurreko hilaren aldean, zeren Kontsumo-ondasun ez iraunkorren azpisektorean % 1,0 igo baitira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorren azpisektorean % 0,1. Ekipo-ondasunen prezioak % 0,1 igo dira, eta Bitarteko ondasunenak bere horretan diraute, baina Energiaren sektorean % 0,1 jaitsi dira.
Urte arteko terminoetan (2020ko iraila 2019koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak adar hauetan izan dira: Ura (% 3,3ko hazkundea), Garraio-materialaren fabrikazioa eta Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa (% 3,1eko igoera bietan). Alderantziz, prezioetan beherakadarik handienak sektore hauetan gertatu dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 26,5 behera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 8,1eko jaitsiera) eta Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 4,0 behera).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioek urte arteko aldian izan duten aldakuntza positiboa izan da Kontsumo-ondasunentzat oro har hartuta, % 2,2ko igoera izan baitute; izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 2,5 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 0,8. Ekipo-ondasunen prezioak ere igo dira, % 0,6 urte arteko terminoetan. Aitzitik, prezioak jaitsi egin dira Energiaren sektorean (% 18,4ko jaitsierarekin) eta Bitarteko ondasunenean (% 0,5ekoa).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62