2020/09/28ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2020KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 3,9 egin dute gora, 2020ko abuztuan

Urteko lehen zortzi hilen metatua % 1,2ko hazkuntzarekin itxi da

EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2020ko abuztuan, urte arteko igoera erregistratu dute, % 3,9ko prezio finkoetan, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, eta tasa positiboen elkarren segidako hirugarren hilabetea da, Eustatek emandako datuen arabera. 2020ko uztailaren aldean, salmentek % 1,1 egin dute gora, urtaro-eraginik gabe.

Azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmentek % 2,7ko igoera erakusten dute urte artean, eta gainerako artikuluen salmentek % 6,3ko igoera, aurreko urteko hil beraren aldean, egutegiaren eraginak atera ondoren.

2020ko uztailari dagokionez, eta urtaroetako ondorio egokiak atera ondoren, prezio finkoetako elikagaien salmentak iraunkor mantentzen dira (% 0,0ko aldaketa); gainerako produktuenek % 3,4 egin dute gora.

graf0017614_01_e.png

Lurralde historikoen arabera, horietan guztietan salmenten urte arteko igoera egon da, prezio finkoetan, eta igoera, egutegiaren eraginak atera ondoren, honako hau izan da: Araban, % 7,3; Gipuzkoan, % 3,7, eta, Bizkaian, % 3,2.

2020ko urtarriletik abuztura arteko metatuan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmenten indizeak % 1,2ko igoera izan du, elikaduran salmenta metatuetan egon den % 9,0ko igoeraren eta gainerako produktuetan salmenta metatuetan izandako % 13,9ko beherakadaren ondorioz.

Arabako eta Gipuzkoako lurraldeetan, urteko metatuan % 2,7 eta % 2,6 hazi dira, hurrenez hurren, eta Bizkaian metatutako bilakaera maila berean mantendu da 2019an (% 0,0ko aldaketa); hori guztia, prezio finkoetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.

EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuek % 0,9 egin dute gora, aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 0,5 egin dute behera, halaber, aurreko hilaren aldean, urtaro-eraginik gabe. 2020ko lehen zortzi hilen metatuan, enplegatuek % 1,4 egin dute gora, 2019ko hil beraren aldean.

INFORMAZIO-OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste batzuetan kontuan hartutako enplegatuen artean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientepean dauden pertsonak daude, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) enplegatuaren inguruan Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jaso duen definizioari jarraikiz.

Egutegiaren eta serieen desestazionalizazioaren eraginak zuzentzeko erabilitako ereduek COVID-19ak aztertutako aldagaien gainean izandako eragina jaso dute, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraikiz.

Eustat-ek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egoerak ezohikoak izanik ere egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, abuztuko indizea laginaren % 88,10eko estaldurarekin kalkulatu da –haren informazioa irailean jaso da–.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 3,9 egin dute gora, 2020ko abuztuan

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/09/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017614_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali