2020/10/28ko prentsa-oharra

EUROPAKO BERRIKUNTZAKO ADIERAZLEEN PANELA (EIS). 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEk berrikuntza handiko Europako herrialdeen artean segitzen du

Giza baliabideak, Ikerketa-sistema erakargarriak eta Inpaktuak enpleguan dira emaitzarik onenak lortu dituzten dimentsioak

Europako Berrikuntzako Adierazleen Panelak (European Innovation Scoreboard –EIS 2020–) 0,502ko balioa lortu du Euskal AEn, 2019ko datuekin, EB-27ko batezbestekoaren ia berdina, 0,507ko balioarekin, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horren arabera, Euskal AE berrikuntza handiko herrialdeen taldean kokatzen da, EB-27k erregistratutakoaren % 95etik gorako batezbestekoa lortu baitu; zehazki, 2019an % 99,1ekoa izan da, eta 2012an % 91,9koa baino ez zen. Bestalde, Espainia berrikuntza ertaineko herrialdeen artean kokatzen da, 0,432ko balioarekin, eta Europako 2019ko batezbestekoaren % 85,1era iritsi da.

EIS etengabe berrikusten ari den adierazleen panel bat da, askotan hura osatzen duten adierazleena eta hura kalkulatzeko formularena, baina baita ere herrialde bakoitzeko urteko datu eguneratuenak gaineratzen direlako. Aldaketa horiek direla eta, ezin da konparaziorik egin aurreko urteetan argitaratutako EISekin. EIS 2020k zortzi urteko aldiari buruzko datuak ematen ditu, 2012 eta 2019 artekoak.

graf0017687_01_e.png

Europako Berrikuntzako Adierazleen Panela (EIS 2020) herrialdeetako ekonomiek berrikuntza-jarduerak garatzeko duten gaitasuna neurtzen saiatzen da. EB-27ko herrialdeak, lortutako puntuazioaren eta Europako batezbestekoarekiko duten kokapenaren arabera, lau kategoriatan taldekatzen dira.

Lehenengoan, berrikuntzan liderrak diren herrialdeak, Europar Batasunean batezbestekoaren % 125etik gorako puntuazioa lortu duten herrialdeak daude: Suedia (0,71), Finlandia (0,71), Danimarka (0,68), Herbehereak (0,65) eta Luxenburgo (0,64). Europan, ordea, Suitza da abangoardia berritzailea duen herrialdea (0,83).

Bigarren taldean, berrikuntza handiko herrialdeak, batezbestekoaren % 95 eta % 125 arteko puntuazioa lortu dutenak daude. Kasu horretan, eta beheranzko ordenan, Belgika, Alemania, Austria, Irlanda, Frantzia, Estonia eta Portugal daude, 0,61 eta 0,49 arteko puntuazioekin. Euskal AE, 0,50eko puntuazioarekin, talde horretan kokatzen da Frantziaren eta Estoniaren artean, EB-27ren batezbestekoaren % 99,1era iristen baita. Gainera, Frantziaren eta Euskal AEren arteko aldea murriztu egin da azken zortzi urteetan. Horrela, Frantzia, tradizioz goragoko posizioan, Europako batezbestekoaren % 107,6tan zegoen 2012an, gure erkidegoko portzentajezko ia hamasei puntu gainetik (% 91,9); zazpi urte geroago, 2019an, aldea portzentajezko 5,4 puntura murriztu da, Frantziari % 104,5 zegokiolako, Euskal AEn aipatutako % 99,1en aldean.

Ondoren, hirugarren taldean, berrikuntza ertaina duten herrialdeak (batezbestekoaren % 50 eta % 95 artean), Zipre, Espainia, Eslovenia, Txekiar Errepublika, Malta, Italia, Lituania, Grezia eta beste bost herrialde daude, eta balorazioak Zipreren 0,45 eta Poloniaren eta Kroaziaren 0,30 artekoak dira.

Azkenik, laugarren taldean, berrikuntza txikiko herrialdeak (batezbestekoaren % 50 baino gutxiago), Bulgaria eta Errumania daude, 0,23 eta 0,16 puntu lortu baitituzte, hurrenez hurren.

graf0017687_02_e.png

Aipatu behar da ezen Europako Berrikuntzako Adierazleen Panela –EIS 2020– lau emaitza-bloke nagusitan egituratzen dela, 10 dimentsiorekin, 27 adierazlerentzat.

Ildo horretan, Euskal AE bi bloketan nabarmentzen da Europako batezbestekoarekin alderatuta: 'ESPARRU BALDINTZAK' eta 'INPAKTUAK'.

Lehenengo blokean, ‘ESPARRU BALDINTZAK’, Euskal AEk 0,60ko puntuazioa lortu du, eta 0,45ekoa EBk; gainera, gure Erkidegoak Europako batezbestekoa baino puntuazio hobea lortu du hura osatzen duten hiru dimentsioetan: ‘Giza baliabideak’, ‘Ikerketa-sistema erakargarriak’ eta ‘Berrikuntzarako inguru egokia’.

'Giza baliabideak' dimentsioan kualifikazio handiko eta berrikuntzarako funtsezko elementu gisa bideratutako lanerako indarraren erabilgarritasuna neurtzen da. Dimentsio hori osatzen duten hiru adierazleetako bi nabarmentzen dira Europako batezbestekoarekin alderatuta: ‘25 eta 34 urte bitarteko doktore graduatu berriak’ milako 3,47ra iristen dira Euskadin, eta EB-27n, berriz, milako 1,94 dira; eta ‘Hirugarren mailako hezkuntza duten 25 eta 34 urte bitarteko biztanleen ehunekoa’ % 50,4ra iristen da, baina Europar Batasuneko batezbestekoa, berriz, % 39,2tan da. Dimentsio horretako hirugarren adierazlean, ‘Etengabeko ikaskuntzan parte hartzen duten 25-64 urteko biztanleen ehunekoa’, Erkidegoan lortutako balioa, % 8,5, EB-27koa baino txikiagoa da, % 10,6.

graf0017687_03_e.png

'Ikerketa-sistema erakargarriak' dimentsioak sare zientifikoaren nazioarteko lehiakortasuna neurtzen du; hiru adierazlek ere osatzen dute, eta hiruretan Euskal AE nabarmentzen da EB-27ren aldean. Horrela, ‘Milioi biztanleko nazioarteko koargitalpen zientifikoen’ kopurua 1.634 da Euskal AEn, eta Europan, berriz, 1.093. ‘Nazioartean gehien aipatutako argitalpen zientifikoen’ ehunekoan (bikainak deituak), Euskal AErako balioa % 10,21 da, eta % 10,03 EB-27n, eta, azkenik, ‘Atzerriko doktoreak herrialdeko doktore-kopuru osoaren portzentaje gisa’ deritzonean, Euskal AEk % 33,71 lortu du, eta EB-27k % 17,83.

Aztertutako lehen blokearen hirugarren dimentsioa ‘Berrikuntzarako inguru egokia’ da, eta abiadura handiko banda zabaleko sareen ezarpena eta aukerek bultzatutako ekimena neurtzen ditu. Bi adierazle biltzen ditu, eta Euskal AE nabarmentzen da 'Banda zabalaren penetrazioa' atalean, % 34,0rekin, eta EB-27n % 23,0 da hori. Bereziki esanguratsua da adierazle horren bilakaera; izan ere, 2012an % 6,4 zen, noiz EB-27n, aldiz, % 10ekoa baitzen. Hala ere, 'Aukerek bultzatutako ekimenean’, motibazio-indizea dena, Europar Batasunak gainditu egiten gaitu, 3,57ko balioa lortu baitu, eta 1,93koa Erkidegoak.

'INPAKTUAK' bigarren blokea da non Euskal AEk puntuazio hobea ere lortu duen (0,60) Europako batezbestekoa baino (0,58), eta bi dimentsio aztertzen dira hartan: 'Inpaktuak Enpleguan' eta 'Inpaktuak salmentetan '.

Lehenengoak, 'Inpaktuak Enpleguan', berrikuntzak enpleguan izan duen arrakasta ekonomikoa jasotzen du, eta bi adierazle biltzen ditu: 'Enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan enplegu osoaren % gisa', % 12,40rekin Euskal AEn eta % 13,70ekin Europan, eta 'Enplegua sektore berritzaileetako hazkunde azkarreko enpresetan', non Euskal AEk, % 6,69rekin, Europa (% 5,15) gainditzen duen.

Bigarrenak, 'Inpaktuak salmentetan', berrikuntzako jardueren ondoriozko salmenten arrakasta ekonomikoa ebaluatzen du, eta hiru adierazle biltzen ditu: 'Teknologia ertain eta handiko produktuen esportazioak produktuen esportazio guztien % gisa', 55,35 Euskal AEn eta 57,14 EB-27n, 'Ezagutza-maila handiko zerbitzuen esportazioak zerbitzuen esportazio guztien % gisa', 39,62 gure erkidegoan eta 68,40 EB-27n, eta 'Merkatuarentzako eta enpresarentzako produktu berrien salmentak negozio-zifraren % gisa', non altuagoa baita Erkidegoaren datua (% 19,06) Europakoa baino (% 12,51).

Adierazleen panela osatzen duten beste bi blokeetan, ‘INBERTSIOAK’ eta ‘BERRIKUNTZAKO JARDUERAK’, Euskal AEk Europako batezbestekoa baino puntuazio txikiagoa lortu du. Lehenengo dimentsioan, Euskal AE, 0,56 punturekin, EB-27ko batezbestekoa baino pixka bat beherago geratu da (0,59 puntu). Bigarrenean, ‘Berrikuntzako jarduerak’, Europako batezbestekoa 0,49 puntukoa da, eta gure erkidegoak 0,40 puntu lortu ditu.

Halaz ere, ‘Berrikuntzarako jarduerak’ blokean, Euskal AE EB-27ri gailentzen zaio biltzen dituen hiru dimentsioetako batean. ‘Loturak’ dimentsioa da, enpresa berritzaileen arteko eta sektore publikoarekiko lankidetza-ahaleginak neurtzen dituena, zeinean Euskal AEk 0,47 puntu dituen, eta EB-27k 0,45.

Zehaztasun-maila handiagoz, Euskal AE EB-27ri zenbait adierazletan ere gailentzen zaio. Horien artean, 'INBERTSIOAK' blokean, ‘Enpresako inbertsioak’ dimentsioaren barruan, ‘Langileen IKTen arloko gaitasunak garatzeko edo hobetzeko prestakuntza ematen duten enpresak’ adierazlea nabarmendu behar da: Euskal AEn % 24,2 da, eta Europan % 23,0. Era berean, ‘BERRIKUNTZAKO JARDUERAK’ blokean, ‘Berritzaileak’ dimentsioan, ‘Produktuan edo prozesuan berritzaileak diren ETEak ETE guztien % gisa’ eta ‘Barne-berrikuntza duten ETEak ETE guztien % gisa’ adierazleek ere Europako batezbestekoa gainditzen dute: % 34,94 % 33,84ren aldean lehen kasuan, eta % 32,14 % 28,61en aldean bigarrenean. Gauza bera gertatzen da bloke honen barruko ‘Loturak’ dimentsioan ‘Beste batzuekin lankidetzan aritzen diren ETE berritzaileak, ETE guztien % gisa’ adierazlearekin: % 13,54 Euskadin eta 9,32 EB-27n.

European Innovation Scoreboard, EIS 2020

http://ec.europa.eu/growth/industry/innovation/facts-figures/scoreboards/index_en.htm

Berrikuntzako Adierazleen Panela EIS 2020. Euskal AE

https://www.eustat.eus/indicadores/ambito_99/temaseleccionado_45/indicadoresEstruc.html

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEk berrikuntza handiko Europako herrialdeen artean segitzen du

Eragiketa : 
Europako berrikuntzako adierazleen panela-EIS
Eragiketa kodea : 
223203
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2020/10/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017687_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali