2020/10/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2020KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,5 gehitu dira 2020ko irailean

2020ko lehen bederatzi hiletan % 1,7ko hazkunde metatua gertatu da

Eustatek landutako datuen arabera, 2020ko irailean, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kateetako salmentek % 5,5eko urte arteko igoera izan dute, lan-egutegiko baldintza homogeneotan; laugarren hilabetea da jarraian tasa positiboekin. 2020ko abuztuarekin alderatuta, urtaroen eraginik gabe, salmentak % 0,5 igo dira.

Elikagaien salmentek, azalera handietan eta elikadura-kateetan, % 6,8ko urte arteko igoera izan dute; gainerako salgaiek, berriz, % 2,9ko igoera izan dute aurreko urteko hil beraren aldean, egutegiaren ondorioak atera ondoren.

2020ko abuztuarekin alderatuta, eta dagozkion urtaro-ondorioak atera ondoren, prezio konstanteetako elikagaien salmentak % 1,6 igo dira; gainerako produktuenak, berriz, % 1,7 jaitsi dira.

graf0017656_01_e.png

Lurraldeka, 2020ko irailean guztietan izan dute salmentek urte arteko hazkundea prezio konstanteetan: % 4,1 Araban, % 4,6 Bizkaian eta % 7,6 Gipuzkoan, egutegi-ondorioak behin aterata.

2020ko urtarriletik irailera bitarteko metatuan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kateetako salmenta-indizeak % 1,7ko igoera izan du, elikaduran metatutako salmentak % 8,8 igo direlako, eta gainerako produktuen salmenta metatuak % 12,2 jaitsi direlako.

Urteko metatuan lurralde guztiak gehitu dira: Bizkaia % 0,5, Araba % 2,6 eta Gipuzkoa % 3,2. Hori dena, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kateetako enplegatuak % 0,3 murriztu dira 2020ko irailean, aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 0,6, urtaro-eraginik gabe, aurreko hilaren aldean.

2020ko lehenengo bederatzi hilabeteetako metatuan, enplegatuak % 1,3 hazi dira 2019ko aldi beraren aldean.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, iraileko indizea laginaren % 88,10ko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa urrian zehar jaso da).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,5 gehitu dira 2020ko irailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/10/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017656_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali