2020/09/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2020KO ABUZTUA
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,5 egin zuten gora 2020ko abuztuan, aurreko hilabetearen aldean
2019ko abuztuaren aldean, industria-prezioek % 2,8 egin zuten behera
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,5 egin zuten gora 2020ko abuztuan, aurreko hilabetearen aldean, Eustaten datuen arabera. Abuztuko urte arteko tasa –azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 2,8koa izan da.
Analisi xehatuago batek agerian uzten du 2020ko abuztuan aurreko hilaren aldean prezioetan hazkuntza nabarmenenak erregistratu dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 3,0ko igoera), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 1,2ko igoera) eta Ura (% 0,7ko igoera). Prezioetan hilen arteko beherakada handienak izan dituzte, berriz, honako sektore hauek: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 6,9ko beherakada), Erauzketa-industriak (% 3,3ko beherakada) eta Industria kimikoa (% 1,7ko beherakada).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilabetearen aldean, Energiak gora egin du prezioetan (% 1,6), Tarteko ondasunek % 0,2 egin dute gora, eta Ekipo-ondasunek % 0,1 egin dute gora. Kontsumo-ondasunen prezioek, berriz, % 0,1 egin dute behera, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren azpisektorean % 0,2ko beherakada egon delako; Kontsumo-ondasun iraunkorren azpisektorean prezioak egonkor daude.
Urte arteko terminoetan, 2020ko abuztuan, 2019ko abuztuaren aldean, prezioen hazkuntzarik handienak honako adar hauetan izan dira: Ura (% 3,3ko igoera), Garraio-materialaren fabrikazioa (% 3,2ko igoera) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 2,5eko igoera). Beherakada handienak izan dituzte, berriz, honako sektore hauei dagozkien prezioek: Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 22,4 behera), Makinen fabrikazioa eta ekipoa (% 3,8 behera) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 3,2 behera).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da Kontsumo-ondasunetarako, % 1,4ko igoera erregistratu baitute. Azken horien artean, % 1,1 egin dute gora Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek eta Kontsumo-ondasun iraunkorrek, % 0,6. Ekipo-ondasunen prezioek % 0,5 egin dute gora, urte arteko terminoetan. Prezioetan beherakadak izan dituzte, berriz, Energiaren sektoreak (% 13,0 behera) eta Tarteko ondasunek (% 0,9).
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62