2020/10/27ko prentsa-oharra

(Ohar hau berrikusi eta zuzendu egin da, "I+Gn diharduten establezimenduak eta D.O.B.ko langileak" bigarren taulan agertzen den akats baten ondorioz)

GOI TEKNOLOGIAREN SEKTOREAREN ESTATISTIKA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Goi-teknologiaren sektoreak 4.900 enpresa bildu ditu eta 93.500 pertsona hartu ditu Euskal AEn 2018an

Sektore horrek I+Gko barne-gastu osoaren % 70,5 egikaritu du, eta I+G egin zuten enpresen % 44,4 izan da

Eustatek landutako datuen arabera, 2018an goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreak ekonomiaren balio erantsi gordin osoaren % 8,8 sortu zuen. Oinarri teknologiko sendoa duten eta ezagutzak bizkor berritzen dituzten jarduerak biltzen dituen sektore horrek 93.458 lanpostu sortu zituen, guztien % 8,6. Jarduera horiek 4.881 enpresatan egin ziren, 21.336,8 milioi euro fakturatuz.

graf0017657_01_e.png

Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, gora egin dute enpresen kopuruak (92 gehiago) eta landunen kopuruak (3.748 gehiago). Hala, 2018an jarduera horretan diharduen enpresa bakoitzeko 19,1 landun izan dira batez beste, 2017an baino gehiago (18,7). Bestalde, negozio-zifra % 5,1 igo zen, eta balio erantsia % 4,0.

2018an sektore horrek I+Gko barne-gastu osoaren % 70,5 egikaritu du, eta I+G egin zuten enpresen % 44,4 izan da

Goi-teknologiaren sektorean (aurrerantzean, LTZ) enpresen % 12,8k I+Gko jarduerak egiten dituzte, eta ehuneko hori askoz handiagoa da sektore guztietarako dena baino (% 1,0). Gainera, sektore horrek, zeinek enpresa guztien % 3,2 hartzen dituen, enpresa-sektorean I+G egiten dutenen % 44,4 biltzen ditu, eta, 761,3 milioi eurorekin, enpresa-sektoreak I+Gn egindako barne-gastu osoaren % 70,5 egikaritzen du.

Sektore horretan I+Gra bideratutako langileei dagokienez, 2018an 9.484 enplegatu izan ziren "dedikazio osoko baliokidetzan", enpresa-sektoreak I+Gra bideratzen dituen langileen % 69,3, edo % 49,2 sektore guztiek jarduera horietara bideratzen dituztenekin alderatuz gero. Emakumeak, 3.027, % 31,9 ziren. Langile guztietatik 6.186 ikertzaileen kategoriakoak ziren; 1.966 emakumeak ziren, % 31,8, eta 2017an baino 118 gehiago dira.

graf0017657_02_e.png

Berrikuntzari dagokionez, I+Gn gertatzen den bezala, alde nabarmenak daude sektore guztien eta goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreen artean. Halatan, 2018an sektoreko establezimenduen % 44,3 berritzaileak izan ziren, sektore guztien % 17,3ren aldean. 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan ehuneko horiek % 62,8ra iritsi ziren lehen kasuan, eta % 30,1era bigarrenean.

graf0017657_03_e.png

2018an goi eta erdi-goi teknologiaren establezimenduek 1.382 milioi euro bideratu zituzten berrikuntza-jardueretara, guztizko gastuaren % 48,9. Gastu horretatik 1.292 milioi 10 langile edo gehiagoko establezimenduei dagozkie, hau da, tamaina horretako enpresek jarduera horretan gastatutako guztizkoaren % 54,4.

I+G+b-rako baliabideen proportzioa eta sektore horretako merkataritza elektronikoa sektore guztien batezbestekoa baino handiagoak izan ziren

Agerikoa da, halaber, ezen goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreak gainerako sektoreek baino baliabide-proportzio handiagoa bideratu zuela I+G+b-ra, intentsitate-ratioak ikusita "berrikuntzan" eta "barneko I+Gn"; hau da, sektore horrek gastura bideratzen dituen zifrak, bai berrikuntzan, bai I+Gn, negozio-zifraren aldean. Zehazki, berrikuntzaren intentsitatea % 5,74koa da sektore horretan, eta % 1,58koa sektore ekonomikoen guztizkoan. Barneko I+Gren kasuan ratioa % 3,29koa da sektorean eta % 0,80koa guztizkoan.

graf0017657_04_e.png

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien (IKT) erabilera oso hedatua dago sektore horretako enpresen artean, eta merkataritza elektronikoa sektoreen guztizkoan baino garatuago dago. 2018an sektore horretako establezimenduen % 45,7k erosketa elektronikoak egin zituzten, eta % 24,1ek, berriz, sektoreen guztizkoan. Urte berean, sektore teknologikoko salmenten % 12,7 elektronikoak izan ziren; sektore guztietan, % 6,9. Horren ondorioz, "merkataritza elektronikotzat" hartzen duguna goi edo erdi-goi teknologiaren sektoreko establezimenduen % 48,4tan gertatzen da, eta % 26,3tan da, aldiz, establezimendu guztietarako.

graf0017657_05_e.png

Bestalde, sektore horrek ondasunen kanpo-merkataritzan duen eragina ez da bereziki esanguratsua. Esportazioak 854,2 milioi euro izan ziren, guztizko 25.788,3 milioi euroren aldean; inportazioak 696,3 milioi izan ziren, inportaturiko guztizko 20.485,1 milioietatik. Kopuru horiek esportazio eta inportazio guztien % 3,3 eta % 3,4 dira, hurrenez hurren.

Truke horietan ohikoenak diren produktuen artean eta esportazioetarako, honako hauek dira nabarmentzen: "Makineria eta tresneria mekanikoa" (% 41,9), "Aireontziak eta espaziontziak egitea" (% 16,9) eta "Material elektronikoa, irrati, telebista eta komunikazioetako ekipo eta aparatuak” (% 15,1). Inportazioetan nabarmentzekoak dira "Material elektronikoa, irrati, telebista eta komunikazioetako ekipo eta aparatuak" (% 29,4), “Aireontziak eta espaziontziak egitea" (% 21,2) eta "Lanabes zientifikoak" (% 17,8).

LTZ sektorearen negozio-zifra % 21,9 igo da 2010etik

Denbora-ikuspegi zabalago batetik, LTZ sektorearen negozio-zifra 16.800 milioi eurotik gorakoa da 2010etik, 2017an 20.000 milioiko landa gaindituta, eta 2018an 21.337 milioiko errekorrera iritsi da, hau da, 3.825 milioi euro gehiago 2010aren aldean, % 21,9 gehiago.

Aldi berean, LTZ enpresetako enplegatuen guztizko kopurua 1.944 pertsonatan handitu da, eta 2011tik 90.000 langiletik behera egon da; hala ere, azterketa honen azken urtean guztizko kopurua 93.458 enplegatura iritsi da, 2010ean erregistratutakoa baino % 2,1 gehiago.

graf0017657_06_e.png

Era berean, azken 9 urteetan Goi eta Erdi-goi teknologiaren enpresen kopurua 4.600en atalasearen gainetik mantendu da, Euskadiko enpresa guztien % 3 inguruko ehunekoekin, 2010ean % 2,9 izatetik 2018an % 3,2 izatera igarota. Ikusten denez, portzentajezko hazkunde txiki bat gertatu da, 2010ean baino 51 LTZ enpresa gehiago baitaude.

Azkenik, balio erantsi gordinak 671 milioiko igoera izan du 2010. urtearekin alderatuta. Urte horretatik aurrera 5.700 milioitik gora mantendu da, eta 2018an beste errekor bat lortu du, 6.778 milioi eurokoa (2010ean baino % 11 gehiago).

Ohar metodologikoa:

Goi-teknologian (LTZ) sartzen diren sektoreak dira horiek zeinek, duten konplexutasun-mailagatik, ikerkuntzan etengabeko ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa behar duten. Web Eustat. Ficha metodológica: Panel indicadores alta tecnología estekan daude sektoreko jarduerak, 2009 EJSNren arabera.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Goi-teknologiaren sektoreak 4.900 enpresa bildu ditu eta 93.500 pertsona hartu ditu Euskal AEn 2018an

Eragiketa : 
Goi teknologiako sektorearen estatistika
Eragiketa kodea : 
223204
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2020/10/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017657_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali