HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzek % 7,7 egin...

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2020/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzek % 7,7 egin zuten gora 2020ko lehen hiruhilekoan, nagusiki COVID-19agatik

COVID-19aren ondoriozko heriotzen % 90 70 urtetik gorako adinekoetan gertatu ziren

2020ko lehen hiruhilekoan, Euskadiko AEn 6.475 heriotza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 7,7 gehiago, Eustaten datuen arabera.

Hiru lurraldeetan heriotzek gora egin zuten, eta bereziki esanguratsua izan zen Araban izan zen gorakada, % 33,8 bertakoa izan baitzen, 962 pertsona. Bizkaian, heriotzek % 5,5 egin zuten gora (3.549 hildako), eta, Gipuzkoan, % 1,9 (1.964 hildako). Sexuaren arabera, 3.216 gizon eta 3.259 emakume hil ziren; alegia, % 7 egin zuen gora heriotzak gizonetan eta % 8,4, emakumeetan.

Lehen hiruhileko horretan izan diren heriotzen artean, 13 urtebetetik beherakoak izan ziren eta 77, ehun urtetik gorakoak.

Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren; 1.662 eta 1.501 heriotza, hurrenez hurren. Alegia, bi horiek heriotzen % 48,9 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa arnas gaixotasunak izan ziren; 693 heriotza egon ziren (% 10,7). COVID-19a izan zen laugarren heriotza-kausa; 500 heriotza izan ziren.

Arnasketa-kausengatiko heriotzek % 17,3 egin zuten behera aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 44,7 egin zuten gora, 2019ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Nerbio-sistemako gaixotasunen ondoriozko heriotzak direla eta, 394 hildako izan ziren; alegia, % 10,1 egin zuen gora aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 16,2, 2019ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Bestalde, gaixotasun digestiboek 247 heriotza eragin zituzten; alegia, % 5,6 egin zuten gora, aurreko urteko aldi beraren aldean.

Heriotzen motiboak desberdina izaten jarraitzen du, sexuaren arabera; izan ere, gizonen artean, tumoreek gainditu egin zituzten zirkulazio-sistemako gaixotasunak, eta, emakumeen artean, kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren eta, ondoren, tumoreak. Arnasketa-sistemako gaixotasunek hirugarren heriotza-kausa izaten jarraitu zuten bi sexuetan.

Euskadiko AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen 2020ko lehen hiruhilekoan, behera egin baitzuen (2.752 pertsona gutxiago). Hiru lurraldeetan, biztanleria galdu da: Bizkaian, 1.687 pertsona; Gipuzkoan, 699, eta, Araban, 366.

COVID-19aren ondorioz 500 heriotza izan ziren 2020ko lehen hiruhilekoan; guztiak martxoan

2020ko lehen hiruhilekoan, COVID-19aren pandemia hasi zen. Pandemiak lehen heriotzak ekarri zituen martxoan, 500 guztira, 2 taldetan banatuta: 427 egiaztatutako COVID-19aren ondorioz eta 73 ustezko COVID-19aren ondorioz; gainera, beste 17 heriotzatan COVID-19a ziurtatutako heriotza-kausen artean egon zen, baina ez zen funtsezko kausa izan.

Lurraldeen arabera, zifrarik altuena Bizkaian izan zen (240), ondoren Araban (180) eta, gero, Gipuzkoan (80). Hiriburuak direla eta, Vitoria-Gasteiz nabarmendu behar da (151 heriotza COVID-19ak eraginda), gero Bilbo (77) eta, azkenik, Donostia / San Sebastián (17). Basauri ere nabarmendu beharreko udalerria da (40 heriotza).

Gizonen heriotza-kopuruak (302) % 50etik gora gainditu zuen emakumeena (198). Adinen arabera, eragin gehien jasan zuten taldeak 80-89 urte artekoena (219), 70-79 urte artekoena (112), 90-99 urte artekoena (107) eta 60-69 urte artekoena (41) izan ziren, eta, besteetan, ez zen ia heriotzarik egon edo ez zen heriotza bat ere egon.

Heriotza horiek, nagusiki, Euskadiko ospitaleetan gertatu ziren (% 79,8), eta, ondoren, egoitza soziosanitarioetan (% 10,6), etxeetan (% 7,2) eta beste leku batzuetan (% 2,4).

graf0017609_01_e.png

Garrantzitsua da nabarmentzea 2020ko martxoan 2019ko hil beraren aldean izan den heriotzen gorakada –686 heriotza– ez dagokiela bakarrik COVID-19aren ondoriozkoei –lehen aipatu ditugun 500 hildakoak–.

graf0017609_02_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzek % 7,7 egin zuten gora 2020ko lehen hiruhilekoan, nagusiki COVID-19agatik

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2020/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017609_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar