2020/11/25eko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2020KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 6,7 igo dira 2020ko urrian

2020ko lehenengo hamar hilabeteetako metatuan, salmentak % 2,1 gehitu dira

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urtetik urterako % 6,7ko igoera izan dute 2020ko urrian, prezio finkoetan. Aurreko hilaren, 2020ko irailaren, aldean, urtaro-eraginik gabeko terminoetan salmentak % 1,0 igo dira.

Elikagaien salmentek, azalera handietan eta elikadura-kate handietan, % 7,4ko urte arteko igoera izan dute; gainerako salgaiek, berriz, % 5,2ko igoera izan dute aurreko urteko hil beraren aldean, egutegiaren ondorioak atera ondoren.

2020ko irailarekin alderatuta, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, prezio finkoetako elikagaien salmentak % 1,2 igo dira, eta gainerako produktuenak % 0,6.

graf0017781_01_e.png

Lurraldeka, 2020ko urrian salmentak denetan handitu dira urte arteko terminoetan, egutegiaren ondorioak atera ondoren: Araban % 7,4, Bizkaian % 4,8 eta Gipuzkoan % 9,6.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuak % 2,6 murriztu dira 2020ko urrian aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 0,8 igo aurreko hilaren aldean, urtaroen eraginik gabeko terminoetan.

2020ko lehen hamar hilabeteetako balantzea: elikagaien salmentak % 8,6 igo dira, eta gainerako produktuenak % 10,5 jaitsi dira

2020ko urtarriletik urrira bitarteko metatuan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak % 2,1eko igoera izan du. Elikagaietan, metatutako salmentak % 8,6 igo dira 2019ko 10 hilabeteko aldi beraren aldean, eta gainerako produktuen salmentak aurreko urteko aldi berean metatutakoak baino % 10,5 txikiagoak dira.

Urteko metatuan lurralde guztiak hazi dira: Bizkaia % 0,9, Araba % 3,0 eta Gipuzkoa % 3,9. Hori dena, prezio finkoetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.

2020ko lehenengo hamar hilabeteetako metatuan, langile enplegatuak % 1,4 hazi dira 2019ko aldi beraren aldean.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, urriko indizea laginaren % 90,48ko estaldurarekin kalkulatu da –horren informazioa azaroan jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 6,7 igo dira 2020ko urrian

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017781_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali