2020/11/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2020KO URRIA
Euskal AEko industria-prezioak % 1,0 jaitsi dira 2020ko urrian aurreko hilaren aldean
2019ko urriaren aldean, industriako prezioek % 6,0 egin dute behera
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 1,0 jaitsi dira 2020ko urrian aurreko hilaren aldean. Urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) -% 6,0 izan da.
Euskal AEko industria-prezioen indizearen urte-arteko aldakuntza-tasa. (%)
Urr, 2019 Abe, 2019 Ots, 2020 Api, 2020 Eka, 2020 Abu, 2020 Urr, 2020
|
Urt, 2006 Urt, 2008 Urt, 2010 Urt, 2012 Urt, 2014 Urt, 2016 Urt, 2018 Urt, 2020
|
|
|
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du ezen, 2020ko urrian, Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 1,8ko igoera), Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 0,9ko igoera) eta Botiken fabrikazioa (% 0,8ko igoera) izeneko sektoreek izan dituztela prezioetako hazkunderik handienak, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan sektore hauetan izan dira hilabete arteko beherakadarik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 7,5eko murrizketarekin), Erauzketa-industriak (% 1,9ko jaitsierarekin) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa zein Industria kimikoa (bietan -% 1,2ko aldaketarekin).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, % 0,8 igo dira aurreko hilaren aldean, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren azpisektorean % 0,9ko igoera izan delako, ezen Kontsumo-ondasun iraunkorren azpisektorean, aldiz, % 0,1 jaitsi dira. Energiaren prezioak % 3,9 jaitsi dira, Bitarteko ondasunenak % 0,3 eta Ekipo-ondasunenak % 0,1.
Urte arteko terminoetan (2020ko urria 2019ko urriaren aldean) prezio-hazkunderik handienak honako adar hauei egokitu zaizkie: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 3,5eko igoerarekin), Garraiorako materialen fabrikazioa (% 3,2koarekin) eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 2,7koarekin). Prezioen jaitsierarik handienak, berriz, honako sektore hauei dagozkie: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 25,0ko jaitsiera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 20,8koa) eta Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 4,1ekoa).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioek urte arteko aldian izan duten aldakuntza positiboa izan da Kontsumo-ondasunentzat oro har, % 3,0ko igoera izan baitute; izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 3,4 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 0,8. Era berean, urte arteko terminoetan, Ekipo-ondasunen prezioak % 0,6 igo dira. Aitzitik, prezioetan jaitsierak izan dituzte Energiaren sektoreak (% 24,6ko murrizketarekin) eta Bitarteko ondasunenak (% 1,1ekoarekin).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62