HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko Merkataritzako...

2020/11/13ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATARITZA. III/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritzako salmentak % 22,7 igo dira 2020ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta

Aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean Merkataritza % 0,3 jaitsi da, eta 2020ko lehenengo hiru hiruhilekoetako metatuan % 8,3 jaitsi da

Merkataritza sektoreak Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen ditu. Bada, 2020ko hirugarren hiruhilekoan % 22,7ko hazkundea izan du prezio finkoetan, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Hazkunde horrek gainditu egin du 2020ko bigarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean izandako jaitsiera (% 13,9).

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta egutegiaren eraginak behin kenduta, 2020ko hirugarren hiruhilekoan salmentak % 0,3 jaitsi dira termino errealetan. Epe luzeagoko bilakaerari erreparatuz gero, 2020ko lehenbiziko hiru hiruhilekoetako metatuan merkataritzako salmentak % 8,3 murriztu direla ikus daiteke.

Merkataritzaren barruan, egutegiaren eraginak kendurik, salmenta errealen urte arteko bilakaera positiboa izan da Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa (% 10,6) eta Txikizkako merkataritza (% 2,1) adarretan; aldiz, Handizkako merkataritza % 4,3 jaitsi da.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta egutegiaren eta urtaroen eragina kenduta, salmenten susperraldia % 60,8tan zenbatzen da Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketan, % 19,8tan Txikizkako merkataritzan eta % 17,4tan Handizkako merkataritzan.

Urtearen joanean, salmentetan jaitsiera metatu handiena eduki duen adarra Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa izan da (-% 14,3), eta jarraian daude Handizkako merkataritza (-% 9,1) eta Txikizkako merkataritza (-% 5,7).

graf0017737_01_e.png

Lurraldeka, Araban % 2,7 igo dira salmentak, eta Gipuzkoan % 0,5, urte artean eta egutegiaren eraginak behin kenduta. Bizkaian, aldiz, % 1,9ko beherakada izan da 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

2020ko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, Arabak % 25,4ko susperraldia izan du, Bizkaiak % 23,0koa eta Gipuzkoak % 20,9koa. Urteko metatuan jaitsierarik handiena Bizkaian izan da (-% 9,2), gero Araban (-% 7,6) eta, azkenik, Gipuzkoan (-% 7,1).

Euskal AEko Merkataritzako langile okupatuen indizea % 1,9 jaitsi da urte arteko aldian, 2019ko hirugarren hiruhilekoaren eta 2020ko hirugarren hiruhilekoaren artean. Horrek esan nahi du 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta % 0,2ko beherakada izan dela urtaroen eraginik gabeko terminoetan.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Horiei esker, hirugarren hiruhilekoko indizea laginaren % 93,03ko estaldurarekin kalkulatu da –laginaren informazioa urrian zehar jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritzako salmentak % 22,7 igo dira 2020ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2020/11/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0017737_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali