2020/12/30eko prentsa-oharra
KANPO MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK-BUI. III/2020
2020ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen prezioak % 0,2 jaitsi ziren aurreko hiruhilekoaren aldean
Inportazioen prezioak, aldiz, % 2,5 igo ziren aldi beraren aldean
2020ko hirugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,2ko beherakada izan dute 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. Baldin konparaketa egiten badugu iazko hiruhileko berarekin, % 0,1eko murrizketa izan da.
Inportazioen prezioak % 2,5 igo ziren aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, baina % 6,8 jaitsi ziren 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Esportazioen barruan, esportazio energetikoen prezioak % 4,2 igo ziren 2020ko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta ez-energetikoenak % 0,9 jaitsi. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun energetikoen prezioak % 9,8 jaitsi dira, eta ez-energetikoenak % 0,6.
Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizea % 18,7 igo zen hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoena % 0,5 jaitsi. Urte arteko alderaketan, prezioak % 17,4 jaitsi ziren produktu energetikoetan eta % 3,4 ez-energetikoetan.
Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari dagokionez, nabarmentzekoak dira Bitarteko Ondasunen esportazioen prezioen igoera txikia (% 0,6) eta Kapital Ondasunen (-% 1,1) eta Kontsumo Ondasunen (-% 1,4) jaitsierak, aurreko hiruhilekoaren aldean hori dena. Urte arteko terminoetan, hazkunde bera izan dute Bitarteko Ondasunek (% 0,6); aldiz, Kapital Ondasunek behera egin dute (-% 10,6), eta Kontsumo Ondasunek gora (% 4,6).
Analisia inportazioetarantz bideratuz, ikus daiteke ezen Kapital Ondasunen prezioak jaitsi direla hala hiruhileko artean (-% 3,7) nola urte artean ere (-% 8,7), baina, ordea, Kontsumo Ondasunen kasuan guztiz kontrakoa gertatu dela, % 0,4ko eta % 1,2ko igoerekin, hurrenez hurren. Bitarteko Ondasunei dagokienez, aldakuntzak zeinu ezberdinekoak izan dira, positiboak hiruhileko arteko alderaketan (% 3,2), baina negatiboak aurreko urtearen aldean (-% 7,4).
Kontuan hartuta eremu geografikoak zeinetara baitoaz esportazioak, 2020ko bigarren hiruhilekoaren aldean prezioak jaitsi egin ziren ELGAn (-% 0,8) eta EB-28n (-% 0,7), baina igo egin ziren Euro-eremuan (% 0,9) eta Munduko Gainerakoan (% 1,7). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, nabarmentzekoa da prezioen % 13,1eko jaitsiera Munduko Gainerakoa izeneko eremu ekonomikoan.
Inportazioei dagokienez, Munduko Gainerakoaren portaera ere azpimarratu behar da, urte arteko % 18,8ko jaitsiera handia izan baitu. Aipaturiko eremuaz gainera, eta urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euro-eremuko prezioek % 0,5eko beherakada izan dute. Gainerako eremu ekonomikoetan, beherakadak nabarmenagoak izan dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta Euro-eremukoa azpimarratu behar da (-% 3,6).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Euskal AEko Kanpo Merkataritzako Balio Unitarioaren Indizeak-BUI. Prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Kanpo Merkataritzako Balio Unitarioaren Indizeak-BUI. Datu-bankua.