2020/12/23ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2020KO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,3 jaitsi dira 2020ko azaroan

2020ko urriaren aldean salmentak % 3,9 murriztu dira

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urte arteko % 1,3ko jaitsiera izan dute 2020ko azaroan, prezio konstanteetan. Aurreko hilaren, 2020ko urriaren, aldean, urtaro-eraginik gabeko terminoetan salmentak % 3,9 murriztu dira.

Elikagaien salmentek, azalera handietan eta elikadura-kate handietan, % 5,9ko urte arteko igoera izan dute; gainerako salgaiek, berriz, % 14,3ko jaitsiera izan dute aurreko urteko hil beraren aldean, egutegiaren ondorioak atera ondoren.

2020ko urriaren aldean, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, prezio konstanteetako elikagaien salmentak % 0,4 igo dira; gainerako produktuenak, berriz, % 12,8 jaitsi dira.

graf0018044_01_e.png

Lurraldeka, 2020ko azaroko urte arteko salmentak, egutegiaren eraginak atera ondoren, % 2,4 igo dira Araban, eta beste lurraldeetan murriztu: Bizkaian % 1,0 eta Gipuzkoan % 3,4.

2020ko urtarriletik azarora bitarteko metatuan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak % 1,5eko igoera izan du. Elikagaietan metatutako salmentak % 7,8 igo dira 2019ko aldi beraren aldean, eta gainerako produktuen salmentak % 10,8 txikiagoak dira aurreko urteko aldi berean metatutakoak baino.

Urteko metatuan lurralde guztiak hazi dira: Araba % 2,9, Gipuzkoa % 1,4 eta Bizkaia % 1,2. Hori guztia, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatu-kopurua % 2,2 gutxitu da 2020ko azaroan aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 1,7, urtaro-eraginik gabeko terminoetan, aurreko hilaren aldean.

2020ko lehenbiziko hamaika hilabeteetako metatuan, enplegatu-kopurua % 0,4 hazi da 2019ko aldi beraren aldean.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, azaroko indizea laginaren % 90,24ko estaldurarekin kalkulatu da –informazio hori abenduan gaindi jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,3 jaitsi dira 2020ko azaroan

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018044_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali