2020/12/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2020KO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2020ko azaroan aurreko hilaren aldean

2019ko azaroarekin alderatuta, industriako prezioek % 2,6 egin dute behera

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioak % 1,1 igo dira 2020ko azaroan aurreko hilaren aldean. Azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza biltzen duena) -% 2,6koa izan da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du 2020ko azaroan honako sektore hauek izan dituztela prezioetako hazkunderik handienak aurreko hilaren aldean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,0 gora), Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak fabrikatzea (% 2,0 gora) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 1,5eko igoera). Aitzitik, prezioetan sektore hauetan izan dira hilabete arteko beherakadarik handienak: Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 0,7 behera), Erauzketa-industriak (% 0,3 behera) eta Kautxua, plastikoa eta beste mineral ez-metaliko batzuk (-% 0,2).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioen aldaketa guztiak positiboak izan dira: Energiaren prezioak % 3,1 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 0,8 eta Ekipo-ondasunenak % 0,2. Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, % 0,4 igo dira aurreko hilaren aldean, ezen Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren azpisektorean % 0,5eko igoera izan da, eta Kontsumo-ondasun iraunkorren azpisektoreak aldaketarik gabe jarraitu du (% 0,0).

graf0018040_01_e.png

Urte arteko terminoetan (2020ko azaroa 2019koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak ondoko adarretan gertatu dira: Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak fabrikatzea (% 3,8ko igoera), Garraio-materialaren fabrikazioa (% 3,1eko igoera) eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 3,0ko igoera). Prezioen jaitsierarik handienak, berriz, honako sektore hauei dagozkie: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 24,2ko jaitsiera), Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 3,2 behera egin duena) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 2,8 behera).

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioek urte arteko aldian izan duten aldakuntza positiboa izan da Kontsumo-ondasunentzat oro har, % 3,0ko igoera izan baitute; izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 3,3 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 0,9. Era berean, urte arteko terminoetan, Ekipo-ondasunen prezioak % 0,8 igo dira. Aitzitik, prezioetan jaitsierak izan dituzte Energiaren sektoreak (% 14,2ko murrizketarekin) eta Bitarteko ondasunenak (% 0,4koarekin).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2020ko azaroan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2020/12/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018040_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali